Skip to main content
Noticia Elhuyar

Uhinetan irratsaioa: "Ahalduntze digitala eta teknologikoa"

2015 | Uztailak 16

Herritarrekin egindako irratsaioa da Uhinetan. Hurrengo saioaren eztabaidagaia“Ahalduntze digitala eta teknologikoa” izango da. Guillermo Roaren zuzendaritzapean, ondorengo gonbidatuak izango ditugu gurekin gaiaren ikuspegi orokorra eskaini eta esperientzia konkretuak azaltzeko:

- Iñaki San Vicente (Elhuyar)
- Maria Teresa Linaza (Vicomtech)
- Mikel Artetxe (Mitzuli)

- Beñat Jimenez (Hackmildegia)
- Amarapediako ordezkari bat

Uhinetan irratsaioa

Irratsaioaren aurretik, planteatutako gaiaren inguruan edo gonbidatuek jorratzea nahiko zenituzketen puntuak aipatzeko aukera eman nahi dizuegu. Horrela, irratsaioren gidoia zuen ekarpenekin prestatu nahiko genuke. Horretarako, zuen proposamenak bidali ditzakezue @email posta elektronikora uztailaren 19a baino lehen.

Bide batez, mezu honekin hurrengo saioa zuzenean jarraitzera (2016 Gunea) eta honen parte izatera gonbidatu nahi zaituztegu ere, bertan zuen ikuspegia izatea aberasgarria izango delakoan.

Zure zain izango gara!

Eguna: uztailak 21, asteartea
Lekua: 2016 Gunea (Easo kalea, 43)
Ordutegia: 19:30-20:30
Hizkuntza: gaztelania

* Edozein zalantza duzuela edo informazio gehiagorako, gurekin harremanetan jarri uhinetan@dss2016.eu helbide elektronikora idatzita edo 663704363 zenbakira deituta (Iñigo Cantero). Informazio gehiago eta aurreko saioen podcast-ak hemen.

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)