Skip to main content
Noticia Elhuyar

Uhinetan saioaren 2. emanaldia, asteazkenean

2015 | Ekainak 29

DSS2016EUk eta Elhuyarrek elkarlanean, Casares Irratiaren sintonian, Uhinetan irratsaioaren 2. emanaldia prestatu dute. Herritarrekin egindako irratsaioa da Uhinetan. Asteazkenean, uztailaren 1ean, 19:30etatik 20:30era, 

DSS2016EUk eta Elhuyarrek elkarlanean, Casares Irratiaren sintonian, Uhinetan irratsaioaren 2. emanaldia prestatu dute. Herritarrekin egindako irratsaioa da Uhinetan. Asteazkenean, uztailaren 1ean, 19:30etatik 20:30era, Nola eman ahotsa normalean aukera ez dutenei izango dugu hizpide.

Saioa Elhuyarreko Jon Abrilek aurkeztuko du, eta bertan izango dira:

- Soraya Ronquillo (Bidez Bide beste jatorri bateko emakumeen ahalmentzerako elkarteko kidea)

- Markel Ormazabal (Aztikerreko teknikaria, haur eta gazte politiketan aditua)

- Kale Dor Kayiko ijituen kultur elkarteko kide bat

Herritar orok izango du irratsaioa zuzenean jarraitzeko aukera zehaztutako egun eta orduan 2016 Gunean (Easo kalea, 43). Bertaratzen zaretenok, ekarpen edo galderak egiteko tarte bat izango duzue. Gainera, #uhinetan traolaren bitartez ere egin ahal izango dira ekarpen horiek.

Irratsaioa Casares irratiaren webgunean jarraitu ahal izango da zuzenean.

Irratsaioa gaztelaniaz izango da.

Lehenengo saioan "Partaidetzaren kultura eta partaidetza kulturan" izan genuen hizpide. Hemen duzue saio hura entzungai.

Hurbil zaitez irratia zuzenean ikustera eta entzutera!

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)