Skip to main content
Noticia Elhuyar

Urtean 365 egun

2015 | Abenduak 01

Ia egunero dugu Zerbaiten Nazioarteko Eguna, eta euskarak ere badu berea, abenduaren 3a. Eta baldin badu, behar duelako izango da. Alegia, guztiz egoera normalizatuan ez dagoelako eta haren aldeko aldarria lau haizetara zabaltzeko premia duelako.

Zer da, ordea, egun bat 365en artean? Hutsaren hurrengoa!

Euskarak, aurrera egingo badu, urtean 365 egunez eta egunean 24 orduz egin behar dugu euskararen alde, urtean 365 egunez eta egunean 24 orduz erabili behar dugu, urtean 365 egunez eta egunean 24 ...

Ia egunero dugu Zerbaiten Nazioarteko Eguna, eta euskarak ere badu berea, abenduaren 3a. Eta baldin badu, behar duelako izango da. Alegia, guztiz egoera normalizatuan ez dagoelako eta haren aldeko aldarria lau haizetara zabaltzeko premia duelako.

Zer da, ordea, egun bat 365en artean? Hutsaren hurrengoa!

Euskarak, aurrera egingo badu, urtean 365 egunez eta egunean 24 orduz egin behar dugu euskararen alde, urtean 365 egunez eta egunean 24 orduz erabili behar dugu, urtean 365 egunez eta egunean 24 orduz eman behar diogu prestigioa, urtean 365 egunez eta egunean 24 orduz zabaldu behar dugu esparru gehiagotara…

Elhuyarrek 43 urte daramatza horretan lanean, urtean 365 egunez eta egunean 24 orduz, euskaraz bizitzeko baliabideak eskaintzen.

 

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)