Skip to main content
Zabalik da 2020-2021 ikasturteko tokian tokiko Bizilaben izena emateko epea

Zabalik da 2020-2021 ikasturteko tokian tokiko Bizilaben izena emateko epea

2020 | Ekainak 17
  • Bizilabe Elhuyarrek tokian tokiko udalekin batera bultzaturiko aisialdi eskaintza da,  10-17 urte bitarteko gazteek zientzia eta teknologia proiektu eta tailerrak egin ditzaten.
  • Orain arte, Bilbon, Elgoibarren, Ermuan, Soraluzen, eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udaletan izan du presentzia,  eta, lehen aldiz, Tolosaldean eskainiko dira Bizilabe ekintzak. 
  • Izen-emateak Bizilaberen webgunean egingo dira.
     

Orain arte, Bilbon, Elgoibarren, Ermuan, Soraluzen, eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udaletan izan du presentzia, eta, lehen aldiz, Tolosaldean ere eskainiko dira Bizilabe ekintzak.

2020-2021 ikasturtean, besteak beste, Bilbon, Elgoibarren eta Tolosaldean eskainiko dira Bizilabe ekintzak. Hona hemen xehetasun guztiak:

BIZILABE BILBO

EDUKIA

  • “Izan ikertzaile eta asmatzaile”, ikasturteko programa (2005-2010 urte-bitartean jaiotakoentzat). Bizilabera astean behin etorrita, lagunekin eta talde-lanean, proiektu edo ikerketa zientifiko edo teknologikoak egiteko programa da. Bide horretan, ikertzaile eta zientzialari profesionalekin lan egiteko aukera izango dute, euren aholku eta gomendioak jasoz. Gainera, enpresa eta ikerketa-zentroak bisitatuko dituzte gazteek. Adinaren arabera egun eta ordutegi desberdin hautatzeko aukera.
  • Bizilabe tailerrak. Zientzia eta teknologiako gai zehatz baten inguruko 6 saioko tailerrak dira, gai horretan profesionala den ikertzaile batek gidatuak. 12 urtetik aurrerako gazteentzat dira.

NON

Deustuko Udaltegia, Agirre lehendakaria, 42, Bilbo.

NOIZ

2020ko urritik 2021eko ekainera

IZEN-EMATEA

Hemen izena emateko  FORMULARIOA eta informazio gehiago 

BIZILABE – ELGOIBAR

EDUKIA

  • “Izan ikertzaile eta asmatzaile”, ikasturteko programa (2007-2010 urte bitartean jaiotakoentzat). Bizilabera astean behin etorrita, lagunekin eta talde-lanean, proiektu edo ikerketa zientifiko edo teknologikoa egiteko programa da. Bide horretan, ikertzaile eta zientzialari profesionalekin lan egiteko aukera izango dute, euren aholku eta gomendioak jasoz. Gainera, enpresa eta ikerketa-zentroak bisitatuko dituzte gazteek.
  • “Ekin energiaz” tailerra, abuztuaren 31tik irailaren 4ra. Tailer horretan, 10-14 urte bitarteko gazteek energiarekin zerikusia duten esperimentu ikusgarriak egingo dituzte gaian aditua den ikertzaile batekin. Saioak goizez izango dira, 9:30-11:30 (2009-2010ean jaioak) eta 11:30-13:00 (2007-2008an jaioak).

NON

Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan. Azkue bailara, 1. Elgoibar

NOIZ

2020ko abuztuaren 31tik  2021eko ekainera

IZEN-EMATEA

Hemen izena emateko  FORMULARIOA eta informazio gehiago

BIZILABE – TOLOSALDEA

EDUKIA

“Izan ikertzaile eta asmatzaile”, ikasturteko programa (2007-2010 urtean jaiotakoentzat). Bizilabera astean behin etorrita, lagunekin eta talde-lanean, proiektu edo ikerketa zientifiko edo teknologikoa egiteko programa da. Bide horretan, ikertzaile eta zientzialari profesionalekin lan egiteko aukera egongo da, euren aholku eta gomendioak jasoz. Gainera, enpresa eta ikerketa-zentroak bisitatuko dira.

NON

  • Tolosa: Tolosaldea Lanbide Heziketa institutua. Santa Luzia, 17, 20400 Tolosa.
  • Villabona: Nagusia 79. 20150 Amasa-Villabona.

 NOIZ

2020ko urriaren 6tik 2021eko ekainera

IZEN-EMATEA

Hemen izena emateko  FORMULARIOA eta informazio gehiago

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)