Skip to main content
CAF-Elhuyar sariak

Zabalik da CAF-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea

2022 | Urtarrilak 31
  • Lanak aurkezteko epea  otsailaren 12an amaituko da. 
  • Hiru kategoriak eta NEIKER sari bereziak osatzen dute sariketa. 
     

Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu CAF-Elhuyar sariketak. Zientzia eta irudimena, etorkizuneko giltzak da aurtengo goiburua, eta otsailaren 12a arte izango da lanak aurkezteko aukera, honako helbide honetan: cafelhuyarsariak.elhuyar.eus 

Sariketa Elhuyarrek antolatzen du, CAF enpresarekin batera eta NEIKERen babesarekin, eta hiru kategoria hauek osatzen dute sariketa: dibulgazio-artikuluak, kazetaritza-lanak eta sorkuntza-beka.

  • Dibulgazio-artikulu originalak. Bi azpikategoriatan banatuta dago arlo hau: dibulgazio-artikulu orokorra eta doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikulua. Azpikategoria horien irabazleek 2.000 euroko saria, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eskuratuko dituzte.
  • Zientzia-kazetaritza arloko lanak. 2.000 euro, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza eta eskultura eskuratuko ditu.
  • Sorkuntza-beka. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duten proiektuak onartzen dira kategoria honetan. Aukeratutako proiektuen egileek 5.000 euroko dirulaguntza jasoko dute hura gauzatzeko, baita eskultura ere.

Horrez gain, NEIKER saria emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari; saria 2.000 eurokoa izango da, eta beste sariekin bateragarria.

(Aurreko urteetako lanak cafelhuyarsariak.elhuyar.eus helbidean daude ikusgai).                                  
 

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)