Skip to main content
Noticia Elhuyar

Zatoz CAF-Elhuyar Sarien banaketa-ekitaldira!

2016 | Apirilak 27

CAF-ELHUYAR SARIAK 2015

Sarien banaketa-ekitaldirako gonbidapena

Lagun hori,

Maiatzaren ...

CAF-ELHUYAR SARIAK 2015

Sarien banaketa-ekitaldirako gonbidapena

Lagun hori,

Maiatzaren 11n CAF-Elhuyar sariak banatzeko ekitaldia egingo dugu, eta zu gurekin izatea gustatuko litzaiguke. Ekitaldia Tabakaleran izango da, Kutxa Kultur gunean, 18:00etan.

Gai zientifiko-teknologikoak gizarteratzen dituzten dibulgatzaile, ikertzaile eta sortzaileen lana aitortzea  eta saritzea da Caf-Elhuyar sarien helburua. Lau kategoria daude, eta aurten kategoria bakoitzean nork irabazi duen eta zer lanekin jakingo dugu ekitaldian.

Gure artean izango zarelakoan, jaso agur bero bat.


 

Etortzekoa bazara, mesedez bidali mezu bat honako helbide honetara:

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)