AEKren Oinarrizko Hiztegia mugikorretan, «Euskara praktikoa» aplikazioaren bidez
AEKren Oinarrizko Hiztegia mugikorretan kontsultatzeko, «Euskara praktikoa» izeneko aplikazioa prestatu du Elhuyarreko Hizkuntza Teknologien sailak, AEKren beraren eskariz.
Hiztegia gaika sailkatuta dago (ohiko hitzak, denbora, zenbakiak...), eta euskarazko oinarrizko hitz edo esaldiak jasotzen ditu, gaztelaniazko eta frantsesezko baliokideak alboan dituztela. Euskaraz, gaztelaniaz nahiz frantsesez egin daitezke kontsultak.
Hiztegia kontsultatzeaz gain, aplikazioaren bidez, AEKren webguneko zenbait tokitara zuzenean sar gaitezke. Besteak beste, euskaltegiei buruz...
AEKren Oinarrizko Hiztegia mugikorretan kontsultatzeko, «Euskara praktikoa» izeneko aplikazioa prestatu du Elhuyarreko Hizkuntza Teknologien sailak, AEKren beraren eskariz.
Hiztegia gaika sailkatuta dago (ohiko hitzak, denbora, zenbakiak...), eta euskarazko oinarrizko hitz edo esaldiak jasotzen ditu, gaztelaniazko eta frantsesezko baliokideak alboan dituztela. Euskaraz, gaztelaniaz nahiz frantsesez egin daitezke kontsultak.
Hiztegia kontsultatzeaz gain, aplikazioaren bidez, AEKren webguneko zenbait tokitara zuzenean sar gaitezke. Besteak beste, euskaltegiei buruzko informazioa erraz aurkitzeko bidea ematen du.
Abuztuaren amaieran doan deskargatzeko moduan jarri zenetik, ia 4.000 mugikorretara deskargatu dute dagoeneko.
Aplikazioa Android 2.2 edo iOS 7.0 edo bertsio berriagoak dituzten mugikorretan erabil daiteke, eta doan eskuratu daiteke Google Play-n eta AppStore-n.
