Skip to main content
Noticia Elhuyar

Aurkeztu berri da aurtengo Zientzia Azoka. Larunbatean, denok Plaza Barrira!

2016 | Apirilak 20

►Zientzia Azokaren xehetasunak aurkeztu ditu Elhuyarrek, babesle eta kolaboratzaileen laguntzarekin

►Larunbatean egingo da ikertzaile gazteen azoka, Bilboko Plaza Barrian, egun osoz


Leire Cancio, Begoña Garamendi eta Koldo Narbaiza, Zientzia Azokaren babesle eta laguntzaileekin.

►Zientzia Azokaren xehetasunak aurkeztu ditu Elhuyarrek, babesle eta kolaboratzaileen laguntzarekin

►Larunbatean egingo da ikertzaile gazteen azoka, Bilboko Plaza Barrian, egun osoz


Leire Cancio, Begoña Garamendi eta Koldo Narbaiza, Zientzia Azokaren babesle eta laguntzaileekin.

Aurkeztu berria da aurtengo Zientzia Azokaren egitaraua. Koldo Narbaiza Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotziak, Begoña Garamendi Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak eta Leire Cancio Elhuyarreko zuzendari nagusiak eman dituzte xehetasunak

Eguerdiko 12tan hasi eta iluntzeko 8ak arte, 12-18 urteko gazteek ikasturtean landutako ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak aurkeztuko dituzte Plaza Barrian. Ia ehun talde bilduko dira, eta egin dituzten lanetatik, 21 osasunaren ingurukoak dira, 25 ingurumenari eta ekologiari lotuta daude, 22 ingeniaritzakoak edo teknologikoak,  9k energiarekin zerikusia dute, eta 7 gizarte-zientzietakoak dira.

Horrekin batera, zientzia-espektakuloarekin eta esperimentuekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen duten guztiek. Gainera, familia osora luzatzen da eskaintza, lehen hezkuntzako haur batzuk ere esperimentu-mahaiak jarriko baitituzte.

Azoka ixteko, urte osoan egindako lanaren aitortza jasoko dute gazteek. Besteak beste, talde batzuek Espainiako zein atzerriko beste azoka batzuetara joateko aukera izango dute, eta beste batzuek, berriz, egonaldiak egingo dituzte Euskaltelen, Iberdrolan, Visiontech4Life kontsortzioan, Tecnalia Korporazio Teknologikoan, IK4 zentro teknologikoetan edo TZBZ-en.

Aurkezpenean, sarreran aipatutakoekin batera, Zientzia Azokaren babesle eta kolaboratzaile guztiak egon dira: Nerea Lupardo (Euskaltelen Harreman Instituzionaletako Zuzendaria), Francisco Olarreaga Tellechea (Iberdrolaren ordezkaritza instituzionala, EAEn), José Pablo Ormaetxea (Visiontech4Life kontsortzioa), Gorka Artola Beobide (UPV/EHUko Unibertsitate-Enpresa harremanetarako errekoterordea), Miren Nekane Errasti Lozares (Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Koordinatzaile Akademikoa), Antonio Bardasco (Tecnalia), Javier Laucirica (IK4ko Zuz. Zientifiko Teknologikoa) eta Xabier Díaz Silvestre (BTEKeko Zuzendaria).

Larunbatean ere guztiak izango dira Bilboko Plaza Barrian, 12tan, Zientzia Azokaren irekieran. Zu ere gonbidatuta zaude!

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)