Skip to main content
Noticia Elhuyar

Beteberritzen proiektuaren bigarren topaketa, Elhuyarren egoitzan

2015 | Martxoak 18

Bigarren topaketa, martxoaren 24an izango da, Usurbilen, Elhuyarren egoitzan, 

Agirre Lehendakaria Centerreko eta The Young Foundationeko kide den Gorka Espiauk hartuko du parte topaketan

Martxoaz geroztik da martxan Beteberritzen proiektua, gure eskualdean berrikuntza soziala sustatzeko Elhuyar Aholkularitzak abiarazia. Hilaren 12an egin zen lehen topaketa, Andoaingo Urigain Etxean, eta eskualdeko 26 eragilek hartu zuten parte. Berrikuntza sozialaren ...

Bigarren topaketa, martxoaren 24an izango da, Usurbilen, Elhuyarren egoitzan, 

Agirre Lehendakaria Centerreko eta The Young Foundationeko kide den Gorka Espiauk hartuko du parte topaketan

Martxoaz geroztik da martxan Beteberritzen proiektua, gure eskualdean berrikuntza soziala sustatzeko Elhuyar Aholkularitzak abiarazia. Hilaren 12an egin zen lehen topaketa, Andoaingo Urigain Etxean, eta eskualdeko 26 eragilek hartu zuten parte. Berrikuntza sozialaren ezaugarriak eta proiektuak ebaluatzeko landu duen adierazle-sistema aurkeztu zuen Elhuyarrek topaketa hartan, eta bi kasu praktiko azaldu: Goiener energia-kontsumitzaileen kooperatiba, eta Uztaro kooperatiba agroekologikoa.

Bigarren topaketa, berriz, martxoaren 24an izango da, Elhuyarren egoitzan (Osinalde Industrialdea, Zelai Haundi kalea, 3), goizeko 10:30etik 13:00etara. Agirre Lehendakaria Centerreko eta The Young Foundationeko kide den Gorka Espiauk ere hartuko du parte topaketan, eta hitzaldi bat eskainiko du gai honetaz: berrikuntza sozialak Europan eta Euskal Herrian egin duen ibilbidea, eta etorkizuneko zereginak. Horrez gain, beste bi kasu praktiko aurkeztuko dira: Irungo Lakaxita gaztetxeak alternatiba sozioekonomikoak bultzatzeko abiarazi duen LKXTkoop, batetik, eta Koop57 banku etikoa, bestetik. Ekonomia sozialean eta eraldatzailean oinarritzen den Olatukoop sareko kide dira bi proiektu horiek.

Bigarren saiora etortzekoa baldin bazara, deitu, mesedez, 943 25 63 47 telefonora edo idatzi admi.beterri@hernani.eus helbidera. 

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)