Beteberritzen prozesua abiarazi dute Elhuyar Aholkularitzak eta Beterriko Garapen Agentziak
Eskualdeko eragileak berrikuntza sozialaren arloan trebatzea eta hamar esperientzia ebaluatzea dira prozesuaren helburu nagusiak
Elhuyar Aholkularitzak, Beterriko Garapen Agentziarekin elkarlanean, Beterri eskualdean berrikuntza soziala lantzeko proiektu bat jarri du martxan. Beteberritzen izena jarri diote ekimenari, Beterri eskualdean ikuspegi sozialetik berrikuntza eragiteko prozesua izatea baitu helburu. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko Departamentuaren diru-laguntza jasoko du proiektuak.
Prozesuaren helburu n...

Prozesuaren helburu nagusia hau da: eskualdeko eragileen berrikuntza sozialerako gaitasuna handitzea eta eragileen arteko artikulazioa hobetzea, etorkizunean, eskualdeko erronka sozialei erantzun propioagoak eta egokiagoak eman ahal izateko. Eskualdeko eragileekin ikasketa-prozesu bat bideratzea da asmoa, eragileen arteko harremanak sendotzeko, elkarlanerako sare berriak sortzeko, etorkizunari begirako norabideaz gogoeta bateratua egiteko eta eskualdean berrikuntza sozialaren eremuan dinamika iraunkor bat sustatzeko.

Bi lan-eremu izango ditu ikasketa-prozesu horrek: batetik, eskualdeko eragileen hamar proiektu ebaluatuko dira, Elhuyar Aholkularitzak landu duen tresna eta metodologia baten bidez; bestetik, bost lan-saio edo topaketa antolatuko dira, martxotik ekainera bitartean.
|
Lehen topaketa:martxoaren 12an |
Andoainen (Urigain Etxea): 10:30-13:00 |
Lehen topaketa datorren ostegunean, martxoaren 12an, egingo da, Andoaingo Urigain Etxean, 10:30etik 13:00etara. Saio horretan, berrikuntza sozialaren esparrua eta ezaugarriak aurkeztu, proiektuak ebaluatzeko erabiliko den lan-tresna ezagutzera eman, eta bi kasu praktiko azalduko dira: Goiener kontsumitzaileen energia-kooperatibarena, eta Uztaro kooperatiba agroekologikoarena.
Elhuyar
Izaro Aizpurua · @email · 943363040