Skip to main content
Noticia Elhuyar

Donostiako Sagardo Egunean Elhuyarri omenaldia

2016 | Irailak 05

Larunbatean, irailaren 3anDonostiako Konstituzio plazan XXXI. Sagardo Eguna egin zen goizeko 11.00etatik 14.00etara.

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak aurten Elhuyar omendu du, Sagardoa Bid...

Larunbatean, irailaren 3anDonostiako Konstituzio plazan XXXI. Sagardo Eguna egin zen goizeko 11.00etatik 14.00etara.

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak aurten Elhuyar omendu du, Sagardoa Bidegile dokumentala egin izanagatikSagardoa Bidegile 2015eko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen, eta geroztik Euskal Herriko hainbat herritan eskaini dute, baita Argentinan ere.  

Ikusi dokumentalaren trailerra


Argazkian Elhuyarreko kideak, ezker eskuin: Bego Zubia Gallastegi, dokumentalaren zuzendaria; Leire Cancio Orueta Elhuyarreko zuzendari nagusia eta Manex Urruzola Arrate Elhuyar Komunikazioa unitatearen arduraduna.
Argazkilaria: Xabier Arregi. 

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak Elhuyarri eskainitako eta Unai Agirrek abesturiko bertsoa:

"Elhuyarrentzat gure eskerrak
Eta bejondeizuela
Dokumentala nola izan den
Oso gustuko kupela
Sagar nahasketa egokiena
Asmatu balitz bezala
Ta irakaspen bat utzi digu 
Sakona eta itzela
Gaur sagardoa asko den arren,
Lehenago ere bazela
Eta geroa elkarlanean
Eraiki beharko dela"
 

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)