EIKENek Zuzendaritza Batzorde berria hautatu du Eduki Digitalen sorkuntzaren eta banaketaren Kluster bezala aritzeko aurrerantzean
2016 | Martxoak 16
Elhuyar EIKENeko Zuzendaritza Batzorde berriaren kide izango da, Hizkuntzaren Industrien ordezkari gisa, Maramararekin batera
Martxoaren 10ean izandako Ohiz Kanpoko Batzar Nagusian, EIKENeko erakunde bazkideen ordezkariek aho batez aukeratu zuten Zuzendaritza Batzorde berria, hots, hemendik aurrera Euskadiko Ikus-entzunezkoen eta Eduki Digitalen Klusterraren ibilbidea bid...
Elhuyar EIKENeko Zuzendaritza Batzorde berriaren kide izango da, Hizkuntzaren Industrien ordezkari gisa, Maramararekin batera
Martxoaren 10ean izandako Ohiz Kanpoko Batzar Nagusian, EIKENeko erakunde bazkideen ordezkariek aho batez aukeratu zuten Zuzendaritza Batzorde berria, hots, hemendik aurrera Euskadiko Ikus-entzunezkoen eta Eduki Digitalen Klusterraren ibilbidea bideratuko duen taldea. Bere 12 urte baino gehiagoko bizitzan, EIKENek lortu du, enpresa-kudeaketaren eta sektore lehiakortasunaren diskurtso eta irizpideak barneratuz, euskal ikus-entzunezkoetan industria-sektoreko dinamika sortzea, non duela hamarkada bat baino gutxiago beste planteamendu motak nagusitzen ziren.
Sektorearen egoerak asko aldatu du EIKENek bere ibilera hasi zuenetik. Digitalizazio prozesuak erabateko transformazioa ekarri du sektorera edukiak sortzeko, banatzeko, eta negozio modelo berriak sortuz. Horregatik, Klusterrak Euskal Eduki Digitalen Industriaren erreferentzia izan nahi du Euskal Ekosistema Digitaleko enpresa desberdinak elkartuz.
Aletxu Echevarria Presidente berriak Juan Mari Gurrutxaga, lehendakari ohiari, eta orain arteko Zuzendaritzari eskertu nahi izan zizkien klusterraren bidez sektorearekiko izan duten ardura eta konpromisoa. Horrez gain, etapa berriari begira nabarmendu zuen “EIKEN edukien kontsumo ohitura berrietara egokitu behar dela, industriaren eraikuntzan aurrera egiteko beharra baitago, digitalizazioa eta sarbide multipantaila direla medio, edukiak sortzeko, banatzeko eta, monetizatzeko erak izugarri aldatu direlako”.
Aletxu Echevarriak adierazi zuen moduan, Zuzendaritza Batzordea aldaketa honen liderra izan behar den adierazgarri argia da. Batzorde berria hainbat sektoretako enpresetako ordezkariek osatzen dute: ikus-entzunezkoen eta multimediaren arlotik, EiTB, Euskaltel, Pausoka, Irusoin, The Blackout Project eta Mixer; Dimension eta Trupp, publizitate-sektoretik; musikaren industriatik, Last Tour; Elhuyar eta Maramara, hizkuntzaren industrietatik; eta Educaedu, eduki digital espezifikoetako arlotik. Bestalde, Alberto Méndez Eusko Jaurlaritzako eta SPRIko ordezkariaz gainera, Zuzendaritzako kide dira, orain: Euskadikobi plataforma teknologikoak, IK4 eta Tecnalia; Digipen, Bideojokoen Unibertsitatea; eta Euskal Ekoizleen eta Kultura Berritzailearen Elkarteak, EPE/APV eta Karraskan. EIKENeko erakunde bazkideen ordezkariek aho batez aukeratu zuten Zuzendaritza Batzorde berria, hots, hemendik aurrera Euskadiko Ikus-entzunezkoen eta Eduki Digitalen Klusterraren ibilbidea bideratuko duen taldea.