Elhuyar Aholkularitzaren eskutik, Europa mailako bi adituk Euskal Herriko hainbat eragile trebatuko dituzte hizkuntza-ikuskaritzak egiteko
Europako proiektu baten markoan, Enpresa Txiki eta Ertainetan hizkuntza-ikuskaritzak egiteko trebakuntza emango dute Stephen Hagen eta Peter Zoltán hizkuntza-kudeaketan adituek. Trebakuntza-saio horiek abenduaren 3an eta 4ean egingo ditugu Elhuyar egoitzan, Usurbilen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailordetza (HPS), UPV/EHU eta enpresetako ordezkariek parte hartuko dute.
Elhuyar Aholkularitza, Europako beste bost erakunderekin batera, hizkuntzen kudeaketak Enpresa Txiki eta Ertainetan (ETE) duen garrantziari buruzko Europa...
Europako proiektu baten markoan, Enpresa Txiki eta Ertainetan hizkuntza-ikuskaritzak egiteko trebakuntza emango dute Stephen Hagen eta Peter Zoltán hizkuntza-kudeaketan adituek. Trebakuntza-saio horiek abenduaren 3an eta 4ean egingo ditugu Elhuyar egoitzan, Usurbilen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailordetza (HPS), UPV/EHU eta enpresetako ordezkariek parte hartuko dute.
Elhuyar Aholkularitza, Europako beste bost erakunderekin batera, hizkuntzen kudeaketak Enpresa Txiki eta Ertainetan (ETE) duen garrantziari buruzko Europako proiektu batean parte hartzen ari da (EPIC: Enhancing and Promoting International Business Communication). Proiektu horrek bi helburu nagusi ditu: lehenengoa, enpresa eta erakundeetan hizkuntzen kudeaketak dituen alderdi guztiak aztertu, eta proiektu-kide bakoitzak teoria hori bere herrialdearen ezaugarri sozioekonomiko eta kulturaletara ekartzea; eta bigarrena, ETE-etan hizkuntza-ikuskaritzak egiteko aholkulariak trebatzea.
Lehenengo helburua landuta dago, eta bigarrenari ekiteko garaia da. Horretarako, unibertsitateko eta enpresaren munduko hainbat lagunek bi eguneko trebakuntza-ikastaro trinkoa jasoko dute abenduaren hasieran. Trebatzaileak Stephen Hagen eta Peter Zoltán izango dira; hizkuntzen kudeaketan egiten dute lan biek, Europa mailan. Bi egunetako saioetan, alderdi teorikoa eta alderdi praktikoa eskainiko dizkiete parte-hartzaileei.
Gero, urtarrila eta apirila bitartean, parte-hartzaileek hizkuntza-ikuskaritzak egingo dituzte zenbait enpresatan. Amaitzeko, bildutako informazioa jasotzen duen txostena idatzi eta aurkeztu beharko dute: hizkuntzen kudeaketak gaur egun duen egoera, indargune eta ahuleziak eta hobetu beharreko alderdiak.
Trebakuntza-saioak Elhuyarko egoitza nagusian egingo dira, Usurbilen, abenduaren 3an eta 4an.
Gonbidapena
Trebakuntza-saioak ematera datorren Stephen Hagenek hizkuntzen kudeaketa egokiak enpresetan duen eragina aztertzen dituen hainbat ikerketa egin ditu (ikus bere profila). Stephen Hagenekin elkarrizketa bat izan nahi baduzu, gurekin harremanetan jartzea eskertuko nizuke. Abenduak 3an izango da bera Usurbilen.
2012an Euskal Herrian eman zuen hitzaldiaren izenburua: negozio-aukerak galdu egiten dira hizkuntza- eta kultura-hesiak egoki ez kudeatzeagatik: