Skip to main content
Noticia Elhuyar

Elhuyar aldizkaria, euskarazko kazetaritzaren 10 mugarrietako bat, Rikardo Arregi sarietan

2018 | Urriak 29

Berezia izan da Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien aurtengo ekitaldia. Hain zuzen, 30 urte egin ditu, eta, urtemuga ospatzeko, euskarazko kazetaritzan mugarri izan diren hamar proiektu komunikatibo saritzea erabaki du. Hamar horietako bat izan da Elhuyar aldizkaria.&n...

Berezia izan da Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien aurtengo ekitaldia. Hain zuzen, 30 urte egin ditu, eta, urtemuga ospatzeko, euskarazko kazetaritzan mugarri izan diren hamar proiektu komunikatibo saritzea erabaki du. Hamar horietako bat izan da Elhuyar aldizkaria. 

Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute zuzendariaren esanean, “ohore bat” izan da Elhuyar aldizkaria hautatu izana, Anaitasuna aldizkaria, Zeruko Argia/Argia, Ttipi-Ttapa, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, EITB taldea, Euskal Irratiak, Euskaldunon Egunkaria/Berria, Eibar.org ataria eta Goienarekin batera.

Epaimahaiaren arabera, hauek izan ziren, besteak beste, Elhuyar aldizkaria saritzeko arrazoiak: “Euskara zientziara begira jarri eta zientziaren berri euskaraz ematea ahalbidetu duen hedabidea da. Halley kometa, osasun- eta medikuntza-gaiak, teknologia mekanikoa eta digitala, biologia... Gai horiek eta beste asko euskaraz jorratu eta zabaldu ditu".

Juan Ignacio Pérez Iglesiasek eman zion saria Aitziber Agirre zuzendariari, eta, hark, lantalde osoaren izenean eskertu zuen saria. Halaber, eskerrak eman zizkien urtez urte aldizkaria babestu duten guztiei, eta aldizkariak egiten duen lana gogorarazi zuen: zientzia eta teknologiari buruzko informazioa gizarteratzea, ikuspegi kritiko eta irizpideduna sustatzeko asmoz.

Eskerrik asko, beraz, zuei guztioi; zuena ere bada sari hau.
 

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)