Skip to main content
Elhuyar Arabako euskara sustatzeko 2019-2022 aldirako planaren bidelagun

Elhuyar Arabako euskara sustatzeko 2019-2022 aldirako planaren bidelagun

2019 | Irailak 26
Bi urte luzeko lanaren ondoren, Arabako euskara sustatzeko 2019-2022 aldirako plan estrategikoa aurkeztuko du jendaurrean Arabako Foru Aldundiak. Aholkulari- eta bideratzaile- lanetan jardun du Elhuyarrek, plana egingarria, zeharkakoa eta neurgarria izan dadin; horren emaitza da gaur erakutsiko dutena Arabako euskalgintzako eta beste zenbait gizarte- eragileren aurrean.

Arabako Euskararen Foru Zerbitzuarekin elkarlanean, adierazle-sistema bat landu du Elhuyarrek. Izan ere, plana lantzea bezain garrantzitsua da ebaluaziorako eta segimendurako tresna egokiak ezartzea. Sistema horretan, zenbait adierazle daude jasota, batzuk estrategikoak eta beste batzuk kudeaketakoak, eta, horri esker, hainbat ikuspegitatik azter daiteke Planaren betetze-maila ikuspegi desberdinetatik azter daiteke. Jarraipen horretan ere bidelagun izango du Elhuyar Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru Zerbitzuak.

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)