Elhuyar I+Gren iritzi-erauzketarako teknologia, SemEval kongresuan
Gaur eta bihar, Elhuyarreko I+G taldeak Denverren (Colorado, AEB) egiten ari den SemEval kongresuan parte hartuko du. SemEval nazioarteko kongresu garrantzitsua da hizkuntza-teknologien alorrean. Haren helburu nagusia da semantikaren prozesamendua oinarri duten tresnen arteko lehiaketak egitea.
Elhuyar I+G taldeko bi kidek, Iñaki San Vicentek eta Xabier Saralegik, IXA Taldeko kide Rodrigo Agerrirekin batera parte hartu dute horietako batean, aspektuetan oinarritutako sentimenduen analisirako lehiaketan, zehazki. Ataza hau egin behar izan dute: iritzia ematen duen esaldi batek...
Gaur eta bihar, Elhuyarreko I+G taldeak Denverren (Colorado, AEB) egiten ari den SemEval kongresuan parte hartuko du. SemEval nazioarteko kongresu garrantzitsua da hizkuntza-teknologien alorrean. Haren helburu nagusia da semantikaren prozesamendua oinarri duten tresnen arteko lehiaketak egitea.
Elhuyar I+G taldeko bi kidek, Iñaki San Vicentek eta Xabier Saralegik, IXA Taldeko kide Rodrigo Agerrirekin batera parte hartu dute horietako batean, aspektuetan oinarritutako sentimenduen analisirako lehiaketan, zehazki. Ataza hau egin behar izan dute: iritzia ematen duen esaldi batek iritzia zeri buruz (aspektua) ematen duen identifikatu, eta iritzi hori positiboa ala negatiboa den sailkatu. Aspektuak detektatzeko azpiatazan, 1. postuan geratu da gure sistema. Polaritatea detektatzeko azpiatazan, emaitza xumeagoak izan ditugu bi domeinutan (jatetxeen eta ordenagailu eramangarrien kritikak), baina 3. geratu gara hotelen kritiken domeinuan, nahiz eta hura izan domeinurik zailena, ez baitzen aldez aurretik sistema doitzeko daturik ematen.
Iñaki San Vicentek gaur arratsaldean aurkeztuko du egindako lana jende aurrean, SemEval-en.