Elhuyarrek ere, komunikazio ez-sexista egiteko konpromisoa
«Euskadin publizitate eta komunikazio ez-sexista izateko Kode Deontologikoa eta Autorregulaziokoa» sinatu zuten EAEko 51 hedabidek eta publizitate-agentziek, otsailaren amaieran. ...
«Euskadin publizitate eta komunikazio ez-sexista izateko Kode Deontologikoa eta Autorregulaziokoa» sinatu zuten EAEko 51 hedabidek eta publizitate-agentziek, otsailaren amaieran. Begira publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Emakunderen barruan dagoen aholku-batzordeak sustatu du ekimena. Euskadiko hogeita bat hedabidek eta publizitate-agentziek adostu dute hamar prestakuntza- eta kontraste-saiotan, guztira urte eta erdi iraun duen prozesu batean. Elhuyarrek ere sinatu du Kode Deontologiko hori, eta komunikazio ez-sexista egiteko konpromisoa hartu du.
Kode dentologikoak hainbat arlotako konpromisoak biltzen ditu: emakumeen eta gizonen berdintasuna, emakumeen aurkako indarkeria, estereotipoen desgarpena, publizitatearen eta kazetaritzaren autorregulazioko eta deontologia-printzipioak, indarkeriarik gabeko bizitza edo erakundeetako enpresa-egituraren barneko berdintasuna, besteak beste.
