Elhuyarreko ordezkaritza gaztea MILSET Expo-Sciences Europe ESE2016 topaketan parte hartzen ari da

Uztailaren 11tik 13ra mundu osoko gazte-taldeak elkartu dira Tolosan (Frantzia) antolatu den ESE2106 (European Expo Science 2016) topaketan, eta hara joan da Elhuyarreko ordezkaritza, 2016ko Elhuyar Zientzia Azokan sarituak izan ziren Ander Fernández de Larrea eta Fernando Arana Ruiz gazteekin eta haien irakasle Amaia Perezekin, trenbideetan piezoelektrizitatea erabiltzeko proposamena landu duten proiektua aurkezteko.
...

MILSET (Mouvement International pour le Loisir Scientifique et Technique) gazteengan zientzia-zaletasuna sustatu nahi duten mundu mailako irabazi asmorik gabeko elkarteen bilgunea da, eta MILSETeko kide den CIRASTI Midi-Pyrénées erakundeak antolatu du, hain zuzen, ESE2016 topaketa.
2016ko Zientzia Azokan eman zien ebaluatzaile-taldeak Tolosara joateko aukera Ander Fernández de Larrea eta Fernando Arana Ruiz gazteei, Lauro ikastolako Amaia Perez eta Josune Anasagasti irakasleen gidaritzapean egindako proiektuarengatik. Trenbideetan energia elektrikoa sortzeko piezoelektrizitatea erabiltzeko asmakuntza proposatu dute gazteek. Hain zuzen ere, haien esanetan, “hirien ekonomiaren sustapena, ongizatea eta ingurumena bilatu nahian, energia iturri berriztagarri eta bideragarri baten aplikazio baten beharra sortu zaigu. Gaur egun gizakiak egiten dituen eguneroko ekintzak desaprobetxatu egiten direla ikusi dugu, mugikortasunean batez ere. Energia lortzeko bide berriak lortu nahi ditugu, ingurumenaren garapen jasangarriaren bila, planeta garbiago bat edukitzeko.”
Mundu osoko 34 herrialdetako 119 proiektu aurkeztu dira aurten ESE2016 topaketan, eta aste osorako zientzia-ekintzak proposatu dizkiete gazte parte-hartzaileei antolatzaileek. Izan ere, aste osoa emango dute parte-hartzaileek Tplosan, beste hainbat gazterekin bizipenak trukatzen.
Elhuyar Fundazioak MILSET mugimenduarekin bat egin du, eta uztailaren 12ko biltzar orokorrean onartu da Elhuyar MILSETeko kide gisa.