Europako ikerketa-erakundeetan berdintasun-planak diseinatu eta garatzeko PLOTINA egitasmoa abiatu dugu
Berdintasuna helburu duen nazioarteko partzuergo baten kide da Elhuyar. PLOTINA proiektuaren helburua da bertan parte hartzen duten ikerketa-erakundeei egokitutako berdintasun-planak garatu, ezarri eta ebaluatzea. Proiektuko kideok ekimena ofizialki martxan jarri genuen Boloniako Unibertsitatean izan zen abiatze-bileran.
"PLOTINA: Promoting Gender Balance and Inclusion in Research, Innovation and Training” proiektuaren helburu orokorra da estrategia berritzaile eta jasangarrien bidez parte hartzen duten ikerketa-erakundeei neurrira egokitutako berdintasun-planen garapena,...
Berdintasuna helburu duen nazioarteko partzuergo baten kide da Elhuyar. PLOTINA proiektuaren helburua da bertan parte hartzen duten ikerketa-erakundeei egokitutako berdintasun-planak garatu, ezarri eta ebaluatzea. Proiektuko kideok ekimena ofizialki martxan jarri genuen Boloniako Unibertsitatean izan zen abiatze-bileran.
"PLOTINA: Promoting Gender Balance and Inclusion in Research, Innovation and Training” proiektuaren helburu orokorra da estrategia berritzaile eta jasangarrien bidez parte hartzen duten ikerketa-erakundeei neurrira egokitutako berdintasun-planen garapena, ezarpena eta ebaluazioa erraztea.
PLOTINAren helburu zehatzak honako hauek dira: ikertzaileen garapen profesionala bultzatzeko tresnak sortzea, batez ere, emakumeen kasuan, talentu hori alferrik gal ez dadin; erabakiak hartzeko prozesuetan desberdintasunak zuzentzea; eta programa- eta ikerketa-edukietan genero eta sexu aldagaiak integratzea bikaintasuna bultzatzeko.
Partzuergoa honako erakunde hauek osatzen dute: Boloniako Unibertsitatea (Italia), Warwickeko Unibertsitatea (Erresuma Batua), Mondragon Unibertsitatea (Euskal Herria), Instituto Superior de Economia e Gestao (Portugal), Kemijski Institut (Eslovenia), Ozyegin Universitesi (Turkia), Zentrum fur Soziale Innovation GMBH (Austria), Jump Forum (Belgika), Centro Studi Progetto Donna e Diversity MGMT (Italia), eta Elhuyar (Euskal Herria).
