Euskaraz eta zientziaz blai!
Urriaren 4an ospatuko da Kilometroak, Gipuzkoako Ikastolen Jaia, Usurbilgo Udarregi ikastolak antolatuta. Usurbilen izango da, eta Elhuyar ere han izango da. Bi txoko jarriko ditugu: esperimentuen txokoa eta produktuen txokoa.
Horrez gain, Kilometroak jaia aurten Usurbilen izango dela aitzakiatzat hartuta, Usurbilgo zenbait eragile eta wikizalek, Elhuyarrekin lankidetzan, Usurbilpedia<...
Urriaren 4an ospatuko da Kilometroak, Gipuzkoako Ikastolen Jaia, Usurbilgo Udarregi ikastolak antolatuta. Usurbilen izango da, eta Elhuyar ere han izango da. Bi txoko jarriko ditugu: esperimentuen txokoa eta produktuen txokoa.
Horrez gain, Kilometroak jaia aurten Usurbilen izango dela aitzakiatzat hartuta, Usurbilgo zenbait eragile eta wikizalek, Elhuyarrekin lankidetzan, Usurbilpedia proiektua jarri dute abian.
- Elhuyarren produktuen txokoa
Euskaraz eta zientziaz blaitu nahi duzu? Zatoz Elhuyarren produktuen txokora
“Euskaraz eta zientziaz blai” lelopean, Elhuyarrek argitaratzen dituen zientzia- eta hizkuntza-produktuak stand baten egongo dira eskuragarri goiz osoan, herri-eragile eta artisauen gunean. Bertan, haur eta gazteentzako zientzia-esperimentuen liburuak edo abentura-liburuak erosi ahal izango dira; gainera, helduentzako zientzia-dibulgazioko Elhuyar aldizkaria eskuratzeko eta harpidetzeko aukera ere egongo da. Bestalde, Elhuyar hiztegien gama gertutik ezagutu ahal izango da.
Harremanetarako: Izaro Aizpurua - Elhuyar, @email edo 943363040

2. Zientzia txokoa
Elhuyarren esperimentuen txokoa Kilometroak jaian
Esperimentuen Txokoa jarriko dugu, haurren gozamenerako. Ikastolan izango da, lehenengo gunean, 10:00etatik 14:00etara.
Esperimentuen Txokoan, material arruntekin (makilak, plastikozko botilak, ura, latak, puxikak...) jolasteko eta esperimentu ikusgarriak egiteko aukera izango dute haurrek. Elhuyarreko lagunak han izango dira, haien jakin-mina asetzeko.
6-10 urte badituzu, zatoz Esperimentuen Txokora, eta blaitu zientziarekin!
![]() |
|

Harremanetarako: Lurdes Ansa – Elhuyar, l.ansa@elhuyar.com edo 943363040
Usurbilpediaren aurkezpena
Gipuzkoako ikastolen jaia aurten Usurbilen izango dela aitzakiatzat hartuta, Usurbilgo zenbait eragilek eta wikizalek, Elhuyarrekin lankidetzan, Usurbilpedia proiektua jarri dute abian.
Pixkanaka, Usurbili eta usurbildarrei buruz Wikipedian dagoen informazioa osatzea eta eguneratzea da helburua, Usurbilen eta usurbildarren ondarea eskuragarri jartzea, euskaratik, auzolanean eta herritarren ahalduntze digitala bultzatuz.
Izatez, ibilbide luzeko egitasmo bat da. Hasteko, urriaren 4an herrian ospatuko den Kilometroak jaiari buruzko informazioa zabaldu nahi da euskaraz eta Usurbilen hitz egiten diren ahalik eta hizkuntza gehienetan. Euskaraz egin da sarrera nagusia lehendabizi, eta ahalik eta hizkuntza gehienetara moldatzen ari dira, herritarren parte-hartzearekin. Jatorri desberdineko herritarrek 2015eko Kilometroak jaiaren informazioa beste hainbat hizkuntzatara zabalduko dute lau haizetara.

Zein izango dira hurrengo urratsak?
Ideia ugari daude, eta zehaztuz joan ahala emango ditugu xehetasunak. Usurbilgo elkarteekin egon nahi dugu, proiektuan esku har dezaten, eta wikimaratoi bat antolatzeko asmoa dugu, auzolanean Wikipediako informazioa osatzeko. Garrantzitsua da herritarrak animatzea eta parte hartzeko beldurra galtzea. Horretarako, trebakuntza-saioak emango ditugu.
Harremanetarako: Josu Aztiria – Elhuyar, j.aztiria@elhuyar.com edo 943363040.
