Igor Leturia, IKT Batzorde-atal Bereziko kide
Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko lankide Igor Leturia Euskararen Aholku Batzordeko IKT Batzorde-atal Bereziko kide izendatu berri du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak.
Duela hilabete pasatxo sortu zen batzorde-atal berezi hori, eta 20 kide ditu guztira. Batzorde horren "xedeaz eta aztergaiaz berariazko ezagutza eta eskarmentua" dutelako aukeratu dituzte, hain zuzen, pertsona horiek kargu horretarako.
Dena den, lehendik ere bagenuen Ehuyarren ordezkari bat Euskararen Aholku Batzordean, Terminologiako Batzorde-atal Berezian, ha...
Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko lankide Igor Leturia Euskararen Aholku Batzordeko IKT Batzorde-atal Bereziko kide izendatu berri du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak.
Duela hilabete pasatxo sortu zen batzorde-atal berezi hori, eta 20 kide ditu guztira. Batzorde horren "xedeaz eta aztergaiaz berariazko ezagutza eta eskarmentua" dutelako aukeratu dituzte, hain zuzen, pertsona horiek kargu horretarako.
Dena den, lehendik ere bagenuen Ehuyarren ordezkari bat Euskararen Aholku Batzordean, Terminologiako Batzorde-atal Berezian, hain zuzen: Alfontso Mujika. Batzorde-atal horretako adituetako bat da 2008tik.