Skip to main content
Noticia Elhuyar

Kilometroak 2015 ekimenak proposatutako gizarte inklusiborako dekalogoarekin bat egin du Elhuyarrek

2015 | Ekainak 18

Usurbilen izango da Kilometroak 2015 jaialdia urriaren 4an. Ekimena, Udarregi ikastolaren eraikin berria ordaintzera bideratzeaz gain, gizarte-balioetan eragiteko ere baliatu nahi dute. Hala, inklusibitatea jorratzeko gizarte inklusiboaren dekalogoa osatu dute. Gipuzkoako jendarteak mendekotasunarekiko duen pentsamoldea eta jarrera eraldatu nahi dira, eta, horretarako, oinarrizko 10 printzipio azpimarratu dira, modu argi eta sintetikoan, herritarrok erraz ulertu eta geure egin ditzagun.

Elhuyarrek, Gi...

Elhuyarrek, Gipuzkoako beste hainbat erakunde eta enpresa erreferenterekin batera, bat egin du dekalogoarekin, ekainaren 18ko sinadura-ekitaldian. Ekarpena bikoitza izango da: printzipioak babestu eta bultzatzeko konpromisoa hartzea, eta gipuzkoarrak gaiarekin sentsibiliza daitezen laguntzea.

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)