Lehen saria euskal ikertzaile-talde batentzat Galiciencia azokaren 10. edizioan
Euskal ikertzaile gazteen ordezkaritza zeramaten Lauro ikastolako Betabot taldeko gazteek, Elhuyarrek Bilbon urtero ospatzen duen Zientzia Azokatik

Lauro Ikastolako Betabot taldeak jaso du Galicienciaren 10. edizioko sari nagusia. Ourenseko Tecnopole Parke Teknologikoan ospatutako azokara joateko aukera jaso zuten apirilean Bilbon
Euskal ikertzaile gazteen ordezkaritza zeramaten Lauro ikastolako Betabot taldeko gazteek, Elhuyarrek Bilbon urtero ospatzen duen Zientzia Azokatik Lauro Ikastolako Betabot taldeak jaso du Galicienciaren 10. edizioko sari nagusia. Ourenseko Tecnopole Parke Teknologikoan ospatutako azokara joateko aukera jaso zuten apirilean Bilbon Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan. “Hezkuntzan komunikazio-kanalak irekiz” lanarekin jaso dute aitortza Ourensen Amaia Perez Etxebarria irakaslearen laguntza izan duten gazteek. Hirurogehita hamalau proiektu bildu ditu Galiziako Azokak, aurten bere 10. ediziora iritsi den honetan. Lauro Ikastolako eta Lauaxeta ikastolako gazteek izan dute euskal ikertzaile gazteen ordezkaritza, eta Lauroko gazteek hezkuntza hobetzeko helburua duen aplikazio bat garatzeko ikerketa-lana eta, ondoren, lan teknologikoa egin dute. Harrera oso ona izan du Betaboten lanak Galicienciaren bisitarien artean, eta, azken egunean, ekimen osoak ematen dituen hiru sari nagusietatik lehena jaso du Lauroko taldeak. Elhuyarrek estatuko eta nazioarteko zientzia-azokekin sinatuta dituen hitzarmenen bidez, gazteen zientzia-bizipenak indartzeko helburua du, gazteen ahalduntzean eraginez eta zientzia-bokazioak sustatuz. Bide honetatik, Galiciencian jaso duten sariari esker ere, Bartzelonako Exporecerca Azokara joango dira gazte hauek 2016ko martxoan.