LiterALLcy proiektua abian jartzeko bilera
Lituaniako Hezkuntza Zientzien Unibertsitateak (LUES), Frantziako Association Régionale de Parents d'Enfants Inadaptés elkarteak (ARPEI), Donostiako Limbika enpresak eta Elhuyarrek (Eleka) bilera egingo dute, gaur eta bihar (maiatzak 13 eta 14), Elhuyarren Usurbilgo egoitzan, LiterALLcy Europako proiektua martxan jartzeko.
Proiektu horren xedea da aplikazio bat egitea autismoa duten haurrei edo b...
Lituaniako Hezkuntza Zientzien Unibertsitateak (LUES), Frantziako Association Régionale de Parents d'Enfants Inadaptés elkarteak (ARPEI), Donostiako Limbika enpresak eta Elhuyarrek (Eleka) bilera egingo dute, gaur eta bihar (maiatzak 13 eta 14), Elhuyarren Usurbilgo egoitzan, LiterALLcy Europako proiektua martxan jartzeko.
Proiektu horren xedea da aplikazio bat egitea autismoa duten haurrei edo behar bereziak dituztenei irakurmena eta idazmena garatzen laguntzeko. Izan ere, alfabetatzea mugarri izan liteke haur horiek aukera izan dezaten gizartean parte hartzeko eta pertsona gisa garatzeko. IKTak baliatuz, proiektu honen barruan, tresna bat garatuko da haur horiei laguntzeko. Kode irekiko plataforma merkeak erabiliz egingo da lana, kostua eragozpen izan ez dadin behar duten haurrek aplikazioa eskura izateko. Eta tokian tokiko hizkuntzetan erabili ahal izatea da asmoa.