Skip to main content
Noticia Elhuyar

Umoreak, arteak eta materiak egituratu dute On Zientzia bideo-lehiaketaren palmaresa

2018 | Ekainak 13

Zientzia eta teknologiari buruzko bideo laburrak eta originalak ekoiztea eta hedatzea du helburu On Zientzia lehiaketak, zeina Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Elhuyarrek antolatzen duten Teknopolis telebista-saioaren barruan. Atzo banatu ziren aurtengo sariak, zortzigarrenak jada, Donostiako Tabakaleran. Edizio honetako bideo sarituak ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Hiru kategorietako sariez gain, bi aipamen berezi ere banatu zituzten.

                      &n...

Sari-banaketa ekitaldian hauek parte hartu zuten: Tabakalerako zuzendari nagusi Edurne Ormazabalek; Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuorde Adolfo Moraisek; DIPCko zuzendari Ricardo Diez Muiñok; CIC nanoGUNEko zuzendari eta Elhuyarreko lehendakari Txema Pitarkek; eta Kimika Fakultateko dekano Marian Iriartek.

Hona hemen bideo sarituak:

  • Dibulgazio-bideo onenaren saria: Patxi Razkin Senar (CAFeko ingeniaria), VACUUM bideoa, materiaren egituraren azterketa zinematografiko bat.
  • Euskarazko bideo onenaren saria: Jon Puignau (bigarren hezkuntzako irakaslea), Vulkano, gizateriaren margolari bideoa, sumendiek historian zer eragin izan duten azaltzen duena margolanen irudikapenen bidez.
  • Gazte Saria: Adrián Gálvez Pantoja (16 urte), Cómo hacer una bomba atómica bideoa, umorez eta freskotasunez azaltzen du bonba atomikoaren sorkuntza-prozesua.
  • Aipamen bereziak: María Miguélez, ¿Qué es eso de la elasticidad? bideoagatik; Diana Gutiérrez Fernández eta Lucía Cornejo Villanueva, Virus como armas contra bacterias patógenas bideoagatik.

Zortzigarren edizio honetan 80 bideotik gora aurkeztu dira, eta irabazleen sariek bideo-lehiaketaren mugak gainditu dituzte. Izan ere, sari nagusia irabazi duen Patxi Razkinek lehengo urtean ere On Zientzia sari nagusia eskuratu zuen, eta bere bideoarekin Californiako Raw Science Film Festival-eko bigarren saria irabazi berri du; Gazte saria eskuratu duen Adrián Gálvezi, aldiz, editorial batek bere bideoaren eskubideak erosi dizkio nazioarteko zabalkundea duen material didaktiko batean sartu ahal izateko.

Saio berezi batean emango du Teknopolis telebista-saioak —ekainaren 16an, ETB1en; ekainaren 17an, ETB2n— sari-banaketa, bai eta saritutako lanak eta saridunen adierazpenak ere.

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)