Zientzia Azoka 2015eko bi taldek Galiciencia zientzia-azokan aurkeztuko dituzte beren proiektuak
Ourenseko Tecnopole Parke Teknologikoan ospatuko da Galicienciaren 10. edizioa gaurtik eta ostiralera bitartean, eta Elhuyar Zientzia Azokan aukeratuak izan ziren Euskal Herriko bi gazte-taldek parte hartuko dute.
Apirilean Elhuyarren eskutik Bilbon ospatu zen Zientzia Azokan bi gazte-talde hautatu zituen aditu-talde batek Ourensen azaroaren 18tik 20ra ospatzen ari den Galiciencia zientzia-azokan beren proiektuak aurkezteko. Berrogeita hamabi proiektu bilduko ditu Galiziako Azokak, aurten bere 10. ediziora iritsi den honetan.
Lauro Ikastolako Betabot taldeak...

Lauro Ikastolako Betabot taldeak “Hezkuntzan komunikazio-kanalak irekiz” lana aurkeztuko du, eta Lauaxeta Ikastolako Little Scientist taldeak “Tabakoa, gure birikien etsai nagusia?” lana aurkeztuko du.
Elhuyarrek estatuko eta nazioarteko zientzia-azokekin sinatuta dituen hitzarmenen bidez, gazteen zientzia-bizipenak indartzeko helburua du, gazteen ahalduntzean eraginez eta zientzia-bokazioak sustatuz.
Zorionak taldeoi eta esperientzia gozatu dezatela opa diegu!