Skip to main content
Noticia Elhuyar

Zurgintza Hiztegiaren aurkezpena Durangoko Azokan

2015 | Abenduak 03

Abenduaren 4an, ostiralez, Zurgintza Hiztegiaren aurkezpena egingo dute Laneki Elkarteak eta Arotzgi Gipuzkoako Arotz Taldeak.

Carlos Belaunzaran arotzak sortutako Zurgintzarako Hiztegi Irudiduna – Glosario Ilustrado de Carpintería lanean oinarrituta dago hiztegia. Informazioa datu-base batean antolatzeko eta kontsulta-aplikazioa prestatzeko, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitatearen aholkularitza jaso dute egileek.

Onlineko hiztegi honetan, zurgintza-arloko 3.783 kontzeptu jaso dituzte. Euskarazko 4.9...

Abenduaren 4an, ostiralez, Zurgintza Hiztegiaren aurkezpena egingo dute Laneki Elkarteak eta Arotzgi Gipuzkoako Arotz Taldeak.

Carlos Belaunzaran arotzak sortutako Zurgintzarako Hiztegi Irudiduna – Glosario Ilustrado de Carpintería lanean oinarrituta dago hiztegia. Informazioa datu-base batean antolatzeko eta kontsulta-aplikazioa prestatzeko, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitatearen aholkularitza jaso dute egileek.

Onlineko hiztegi honetan, zurgintza-arloko 3.783 kontzeptu jaso dituzte. Euskarazko 4.976 termino eta gaztelaniazko 4.841 ageri dira, eta horietatik 1.156 irudidunak dira.

Ekimen hau Laneki elkarteak eta Arotzgi Gipuzkoako Arotz Taldeak kudeatuko dute, eta, gainera, erabiltzaileari aukera emango dio zurgintzarekin lotutako edozein ekarpen egiteko.

Durangoko Azokan egingo dute aurkezpena, abenduaren 4an, arratsaldeko 15:30ean.

 

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)