Bi doktore gehiago Elhuyarren
Hizkuntza-teknologien arloan puntaren puntan dago Elhuyar; ez bakarrik merkaturatzen dituen sistema eta aplikazioetan, baita ikerkuntzan ere. Horren froga, aste honetan bertan Elhuyarreko bi ikertzailek defendatu eta aisa gainditu dituzten bi testiak.
Uztailaren 10ean defendatu zuen Zuhaitz Belokik bere tesia, Xabier Artola eta Aitor Soroaren zuzendaritzapean egindako lana: Integrazioa hizkuntzaren prozesamenduan. Anotazio-eskemak eta elkarreragingarritasuna. Te...
Hizkuntza-teknologien arloan puntaren puntan dago Elhuyar; ez bakarrik merkaturatzen dituen sistema eta aplikazioetan, baita ikerkuntzan ere. Horren froga, aste honetan bertan Elhuyarreko bi ikertzailek defendatu eta aisa gainditu dituzten bi testiak.
Uztailaren 10ean defendatu zuen Zuhaitz Belokik bere tesia, Xabier Artola eta Aitor Soroaren zuzendaritzapean egindako lana: Integrazioa hizkuntzaren prozesamenduan. Anotazio-eskemak eta elkarreragingarritasuna. Testuen prozesatze masiboa, datu handien teknikak erabiliz.
Atzo, berriz, Xabier Saralegiren txanda izan zen. Eneko Agirre eta Iñaki Alegriak zuzendu dute Saralegiren lana: CLIR Teknikak baliabide urriko hizkuntzetarako.
Bi doktore gehiago ditugu, beraz, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologiako lantaldean. Aurrez beste hiru ere bagenituen: Eli Pociello, Antton Gurrutxaga eta Igor Leturia.
Aurrerantzean ere jarraituko dugu hizkuntza-teknologietan ikertzen eta euskal gizarteari baliabideak eskaintzen.
