Elhuyar, zientzia-irakaskuntzan genero-ikuspegia txertatzeko trebakuntza-lanetan
Fisikako ikertzaileen % 20 baino ez da emakumezkoa.

Zientzia- eta teknologia-arloko beste diziplina batzuetan ehuneko hori handiagoa bada ere, parekidetasuna urruti dago. Egoera aldatzeko, ezinbestekoa da hezkuntza aintzat hartzea, baina zientzia-irakasleek genero-ikuspegia irakaskuntzan txertatzeko, askotan, zailtasunak eta ezagutza-falta dituzte.
STING proiektu europarraren bidez, irakasle ...
Fisikako ikertzaileen % 20 baino ez da emakumezkoa.

Zientzia- eta teknologia-arloko beste diziplina batzuetan ehuneko hori handiagoa bada ere, parekidetasuna urruti dago. Egoera aldatzeko, ezinbestekoa da hezkuntza aintzat hartzea, baina zientzia-irakasleek genero-ikuspegia irakaskuntzan txertatzeko, askotan, zailtasunak eta ezagutza-falta dituzte.
STING proiektu europarraren bidez, irakasle horiei zuzendutako metodologia eta materiala prestatu eta testeatu ditu Elhuyarrek, eta, orain, proiektua amaituta, haien eskura jarri du. Jada erabilgarri dago euskaraz eta ingelesez.
Elhuyarrek bere proiektuetan ere txertatuko du trebakuntza hori, hala nola, Zientzia Azokan.
