Skip to main content
Noticia Elhuyar

Usurbilgo Udalak eta Elhuyarrek lankidetza-hitzarmena sinatu dute

2016 | Ekainak 15

Akordio horren bitartez, bi eragileak batera arituko dira  hizkuntza normalkuntzaren zein zientziaren eta teknologiaren gizarteratzearen aldeko lanean


Ezkerretik eskuinera: Txema Pitarke, Elhuyar Fundazioaren lehendakaria, eta Xabier Arregi, Usurbilgo alkatea

Usurbilgo Udalak eta Elhuyar Fundazioak bien arteko harreman onaren seinale den hitzarmena sina...

Akordio horren bitartez, bi eragileak batera arituko dira  hizkuntza normalkuntzaren zein zientziaren eta teknologiaren gizarteratzearen aldeko lanean


Ezkerretik eskuinera: Txema Pitarke, Elhuyar Fundazioaren lehendakaria, eta Xabier Arregi, Usurbilgo alkatea

Usurbilgo Udalak eta Elhuyar Fundazioak bien arteko harreman onaren seinale den hitzarmena sinatu dute asteazken honetan Usurbilgo Potxoenea Kultur Etxean. Hitzarmen hau 2014an sinatutako hitzarmenaren luzapena da. Sinadura-ekitaldi horretan Xabier Arregi Usurbilgo alkateak eta Txema Pitarke Elhuyar Fundazioko lehendakariak hartu dute parte, eta biek goraipatu dute lortutako akordioa. Hitzarmen horren bitartez, bi eragileek euskararen normalkuntzaren bidean zein zientziaren eta teknologiaren gizarteratzearen alde modu bateratuan lan egingo dute.


Ezkerretik eskuinera: Txema Pitarke (Elhuyar), Maite (Usurbilgo Udala), Leire Cancio (Elhuyar) eta Xabier Arregi (Usurbilgo Udala)

Elkarlan hori garatu asmoz, Elhuyarrek urteko plan bat osatu beharko du eta bertan udalarekin zenbait lankidetza zehaztuko dira, izan itzulpengintzan, aholkularitzan edo bestelako zerbitzuen bidez. Usurbilgo Udalak 10.000 euroko dirulaguntza eskainiko dio. Usurbilgo Udalak “Usurbilen egoitza duen Elhuyar Fundazioak egiten duen lana aitortzen du, eta ahal den neurrian gizartea helburu duten jarduerak lagundu ahal izateko begi onez ikusten du Elhuyar proiektua lagundu ahal izateko hitzarmen hau sinatzea”.

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)