Skip to main content
Noticia Elhuyar

Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateak kudeatuko du Euskalbar aurrerantzean

2015 | Irailak 17

Ia hamar urte igaro dira Juanan Pereirak Euskalbarren lehen bertsioa argitaratu zuenetik. Software librea izanik, Juananen hasierako bertsioa beste hainbat euskaltzaleren ekarpenak izaten hasi zen, eta ordutik, batez ere, Asier Sarasua Garmendiaren eta Julen Ruiz Aizpururen eskuetan egon dira garapena eta mantentze-lanak. Igor Leturia Azkarate Elhuyarreko lankideak ere parte hartu izan du tarteka, batez ere Elhuyarren hiztegiei dagokien zatian.

Orain arteko bi mantentzaile nagusiek, Julen Ruizek eta Asier Sarasuak pauso bat atz...

Ia hamar urte igaro dira Juanan Pereirak Euskalbarren lehen bertsioa argitaratu zuenetik. Software librea izanik, Juananen hasierako bertsioa beste hainbat euskaltzaleren ekarpenak izaten hasi zen, eta ordutik, batez ere, Asier Sarasua Garmendiaren eta Julen Ruiz Aizpururen eskuetan egon dira garapena eta mantentze-lanak. Igor Leturia Azkarate Elhuyarreko lankideak ere parte hartu izan du tarteka, batez ere Elhuyarren hiztegiei dagokien zatian.

Orain arteko bi mantentzaile nagusiek, Julen Ruizek eta Asier Sarasuak pauso bat atzera egingo dute orain, eta Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitatea arduratuko da Euskalbarren kudeaketaz, Igor Leturia buru dela.

Euskalbarren garapena software librearen filosofiari jarraituz egiten jarraituko da. Kodea gordetzeko eta aldaketa berrietarako, GitHub gunea erabiltzen jarraituko dugu, eta orain arte bezala, lagundu nahi duen edonoren ekarpenak (kode berria idaztea, akatsak jakinaraztea eta zuzentzea, etab.) ongi etorriak izango dira.

Euskalbar baliabide oso erabilgarria da euskaraz idazten duen edonorentzat, hiztegietan, corpusetan eta estilo liburuetan bilaketak errazago eta azkarrago egiten laguntzen baitu. Dagoeneko 240.000 aldiz deskargatu da Mozillaren gehigarrien webgunetik, eta gaur egun 8.000 erabiltzaile aktibo ditu.

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)