Elhuyarren teknologia PuntuEUS Behatokian

PuntuEUS Fundazioak bere Behatokiaren emaitzak aurkeztu zituen atzo Andoaingo Martin Ugalde parkean. Behatokiaren egiteko nagusia euskarak Interneten duen presentzia eta osasuna aztertzea da, modu kuantitatiboan zein kualitatiboan. Emaitzak laburbilduz, honako ondorio nagusi hauek atera daitezke: Euskal Herriko webguneen % 13k erabiltzen du euskara

PuntuEUS Fundazioak bere Behatokiaren emaitzak aurkeztu zituen atzo Andoaingo Martin Ugalde parkean. Behatokiaren egiteko nagusia euskarak Interneten duen presentzia eta osasuna aztertzea da, modu kuantitatiboan zein kualitatiboan. Emaitzak laburbilduz, honako ondorio nagusi hauek atera daitezke: Euskal Herriko webguneen % 13k erabiltzen du euskara, eta .EUS domeinua duten webguneak dira euskara gehien erabiltzen dutenak.
Behatokiak Elhuyarren I+Gko lantaldeak garatutako teknologia erabiltzen du zenbait datu eskuratzeko. Hala, Elhuyarren hizkuntza-teknologiei esker, Euskal Herriko webgune guztietan hizkuntzek duten presentzia automatikoki kalkulatu ahal izan da. Zehazki web-orrien bilketa masiborako eta hizkuntza-detekziorako teknika aurreratuak baliatzen ditu Elhuyar I+Gk garatutako teknologiak.