Lan-eremu elebidunetan komunikatzea: nola lagundu profesional guztiei kalitatezko zaintzarako hizkuntza-gaitasuna lortzen?
Ekainaren 7an eta 8an jardunaldi irekia izango da Donostiako Carlos Santamaria Zentroko liburutegian. "Lan-eremu elebidunetan komunikatzea: nola lagundu profesional guztiei kalitatezko zaintzarako hizkuntza-gaitasuna lortzen?". Jardunaldiak Europako COMBI egitasmoaren barruan antolatu dira. Lan-eremu elebidunetan komunikatzeko gaitasunak aztertu eta garatu nahi dituen egitasmoa da. ...
Ekainaren 7an eta 8an jardunaldi irekia izango da Donostiako Carlos Santamaria Zentroko liburutegian. "Lan-eremu elebidunetan komunikatzea: nola lagundu profesional guztiei kalitatezko zaintzarako hizkuntza-gaitasuna lortzen?". Jardunaldiak Europako COMBI egitasmoaren barruan antolatu dira. Lan-eremu elebidunetan komunikatzeko gaitasunak aztertu eta garatu nahi dituen egitasmoa da.

COMBI (Communication competences for migrants and disadvantaged background learners in bilingual work environments) Europako proiektuaren helburua da lan-eremu elebidunetan komunikatzeko gaitasunak hobetzeko metodoak garatzea. Europako hizkuntza-aniztasuna hartzen du kontuan proiektuak, eta zaintza sanitarioan lan egin nahi duten pertsona migratzaileei lagundu nahi die hizkuntza gutxituan komunikatzen. Xedea ez da ikasleek erabateko gaitasuna bereganatzea, baizik eta lantokian bertako hizkuntza gutxituan komunikatu ahal izatea.
COMBI proiektuan lanean ari gara Banaiz Bagara Elkartea eta Elhuyar Aholkularitza, Europako beste lau bazkiderekin batera.
Jardunaldian, proiektuan landutako metodo berriak ezagutzera emateaz gain, Europako zenbait herrialdetako praktika onak ezagutu eta partekatuko ditugu.