PRENTSA-DEIA: ElkarOla ikerketa estrategikoaren emaitzen aurkezpena


PRENTSA-DEIA
ElkarOla: hizkuntza- eta hizketa-teknologien
alorreko ikerketa estrategikoa
Gaia:
Gaia: ElkarOla ikerketa estrategikoaren emaitzen aurkezpena Elhuyarrek, EHUko IXA eta Aholab ikerketa-taldeek eta Vicomtech-IK4 eta Tecnalia zentro teknologikoek elkarlanean gauzatu duten proiektu bat da ElkarOla. Bi urteko proiektu estrategiko honek (2015-2016) Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza izan du; Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak finantzatu du proiektuaren aurrekontuaren zati bat, Elkartek deialdiaren bidez, eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren sostengua dauka proiektuak. ElkarOlan, oinarrizko ikerketaz gain, ikerketa aplikatua ere egiten da, transferentzia teknologikoari garrantzia ematen zaio, eta tresnak gizarteratu edota merkaturatzera ere iristen da. Aplikazio-alor hauetan aritu gara, Eusko Jaurlaritzaren RIS3ko arloetan enfasia jarriz: fabrikazio aurreratua, biozientziak eta osasuna, eta lurraldea (kulturaren eta hizkuntzen industria, bereziki). Proiektuan landutako teknologiek izan ditzaketen aplikazioen erakusle, hiru demo garatu ditugu, eta horiek aurkeztuko ditugu prentsaurrekoan: lurraldearen alorrerako, bezeroen arreta-zerbitzurako elkarrizketa-agente bat; biozientzien eta osasunaren alorrerako, osasun-arloko termino eta erlazioen bilatzaile bat; eta fabrikazio aurreratuaren alorrerako, adituaren eta langilearen arteko telelaguntza-sistema bat, denbora errealean funtzionatzen duena.

PRENTSA-DEIA
ElkarOla: hizkuntza- eta hizketa-teknologien
alorreko ikerketa estrategikoa
Eguna: ekainaren 19a, astelehena
Ordua: 10:30
Lekua: Elhuyarren egoitza nagusia (Zelai Haundi 3, Osinalde industrialdea, 20170 Usurbil, Gipuzkoa)
Parte-hartzaileak:
Informazio gehiago