Skip to main content
Noticia Elhuyar

Usurbilpedia

2015 | Irailak 11

Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jaia aurten Usurbilen izango dela aitzakiatzat hartuta, Usurbilgo zenbait eragile eta wikizalek Usurbilpedia proiektua jarri dute abian, Elhuyarren laguntzaz.

Pixkanaka, Usurbili eta usurbildarrei buruz Wikipedian dagoen informazioa osatzea eta eguneratzea da helburua, Usurbilen eta usurbildarren ondarea eskuragarri jartzea, euskaratik, auzolanean eta herritarren ahalduntze digitala bultzatuz.

Izatez, ibilbide luzeko egitasmo bat da. Hasteko, urriaren 4an herrian ospatuko den Kilometroak jaiari buruzko informazioa zabaldu nahi da euskaraz eta Usurbilen hitz egiten diren ahalik eta hizkuntza gehienetan. Euskaraz egin da sarrera nagusia lehendabizi, eta ahalik eta hizkuntza gehienetara moldatzen ari dira, herritarren parte-hartzearekin. Jatorriko desberdineko herritarrak Kilometroak 2015ren informazioa beste hainbat hizkuntzetara zabalduko dute lau haizetara.

Bihar aurkeztuko dute proiektua (larunbata, irailak 12), 11:30ean, Herri Anitza jaialdiaren barruan. Josu Aztiria Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitatearen arduradunak azalduko ditu proiektuaren xehetasunak.

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)