Skip to main content
Noticia Elhuyar

Ber2Tek ikerketa-proiektuaren aurkezpenerako prentsa-deia

2015 | Maiatzak 25

Prentsa-deia

Ber2Tek: hizkuntza-, ahots- eta multimedia-teknologiak
hizkuntzen industriaren zerbitzura

Gaia: ...

Prentsa-deia

Ber2Tek: hizkuntza-, ahots- eta multimedia-teknologiak
hizkuntzen industriaren zerbitzura

Gaia: Ber2Tek, hizkuntza-, ahots- eta multimedia-teknologiak hizkuntzen industriaren zerbitzura

Eguna: maiatzaren 27an, asteazkena

Ordua: 11:00etan

Lekua: Elhuyarren egoitza nagusia. Helbidea: Zelai Haundi 3, Osinalde industrialdea, 20170 Usurbil (Gipuzkoa).

Parte-hartzaileak:

  • Leire Cancio, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia.
  • Jokin Azkue, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Euskara Sustatzeko zuzendaria
  • Igor Leturia, Elhuyarreko I+Gko taldeko kidea eta proiektuaren koordinatzailea.

Elhuyarrek, EHUko IXA eta Aholab ikerketa-taldeek eta Vicomtech-IK4 eta Tecnalia zentro teknologikoek elkarlanean gauzatu duten proiektu bat da Ber2Tek. Hiru urteko proiektu estrategiko honek (2012-2014) Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza izan du, Etortek programaren bidez.

Ber2Tek proiektuaren helburu nagusia izan da hizkuntza- eta hizketa-teknologiak ikertzea eta ikerketaren emaitzak aplikazio bihurtu eta jendearen eskura jartzea. Teknologia horiek hizkuntzen industrian zertan lagundu dezaketen erakusteko, hiru demo eraiki dira, eduki digitalen, itzulpenaren eta hizkuntzen irakaskuntzaren arloetarako; izan ere, hizkuntzen industriak eta, bereziki euskararen industriak, teknologia aurreratuak behar ditu eskura ingurune globalizatu, interkonektatu eta eleaniztun honetan lehiakor izateko.

Eduki digitalen arloan, literatura-kritiketako iritzi-erauzketa automatikoaren demoa prestatu da; itzulpenen arloan, bideoen bilatzaile baten demoa (transkripzio eta bikoizketa automatikoa); eta irakaskuntzaren arloan, onlineko ahots bidezko tutore pertsonal baten demoa. Maiatzaren 27ko agerraldian, Ber2Tek proiektua eta sortutako demoak aurkeztuko dituzte. 

 

Etortzekoa bazara, jarri gurekin harremanetan:

Saroi Jauregi Aiestaran

Elhuyar

tel.: 943 36 30 40

@email

 

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)