Elhuyar hiztegien aplikazioa berritu dugu
Elhuyar hiztegi elebidunak gailu mugikorretan kontsultatzeko aplikazioa berritu dugu. Aplikazio berriak bakarrean biltzen ditu orain arteko onlineko doako bertsioa eta offlineko ordainpekoa, eta erabat doakoa da.
Aplikazio bakar batean, Elhuyarren euskara-gaztelania, euskara-frantsesa eta euskara-ingelesa hiztegiak kontsultatu daitezke, online edo offline.
Kontsultak online egiten baditugu, Interneten une horretan dauden hiztegien azken bertsioetako datuak bistaratuko dizkigu aplikazioak. Intern...
Elhuyar hiztegi elebidunak gailu mugikorretan kontsultatzeko aplikazioa berritu dugu. Aplikazio berriak bakarrean biltzen ditu orain arteko onlineko doako bertsioa eta offlineko ordainpekoa, eta erabat doakoa da.
Aplikazio bakar batean, Elhuyarren euskara-gaztelania, euskara-frantsesa eta euskara-ingelesa hiztegiak kontsultatu daitezke, online edo offline.
Kontsultak online egiten baditugu, Interneten une horretan dauden hiztegien azken bertsioetako datuak bistaratuko dizkigu aplikazioak. Interneterako konexiorik ez badugu, berriz, offlineko modua aktiba dezakegu, eta gure mugikorrean bertan gordeta dauden datuetan egingo dugu kontsulta.

Dagoeneko, deskargatzeko moduan dago aplikazio berritua, GooglePlayn (Android mugikorretarako) eta AppStoren (iOS mugikorretarako).

Aplikazio berean, Elhuyarren hiru hiztegi elebidunak kontsultatu daitezke, eta erabiltzaileak noiznahi alda dezake kontsulta-hiztegia menu nagusian.
- Elhuyar Hiztegia, euskara - gaztelania / gaztelania – euskara
- 91.500 sarrera // 23.400 azpisarrera // 153.000 adiera // 100.000 adibide
- Dictionnaire Elhuyar Hiztegia, euskara - frantsesa / frantsesa - euskara
- 36.672 sarrera // 3.813 azpisarrera // 55.146 adiera // 889 adibide
- Elhuyar Dictionary Hiztegia: euskara - ingelesa / ingelesa - euskara
- 28.634 sarrera // 3.372 azpisarrera // 50.197 adiera // 14.754 adibide
Aplikazio hau oso tresna erabilgarria da ikasle eta irakasleentzat, idazle nahiz itzultzaileentzat, kazetari, teknikari eta profesionalentzat, eta euskara erabiltzen duen edonorentzat.
Euskal hitzek gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez dituzten ordainak (eta alderantziz) kontsultatzeaz gain, hitzak nola ahoskatzen diren entzun dezakegu aplikazioan. Gainera, bilatutako hitzen historiala gordetzen du, eta gogoko ditugun hitzen zerrenda osatzeko aukera ematen digu.
Hona adibide batzuk:

Aplikazioaren bertsio honetarako egokitzapenak eta hobekuntzak egiteko, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetzaren laguntza izan dugu.