Elhuyar hiztegien webguneak entzuten ikasi du
Elhuyar hiztegien webgunean zenbait berrikuntza egin ditugu, erabiltzaileei aukera gehiago emateko.
Batetik, bilaketa-aukera berriak eskaintzen ditu. Orain arte ez bezala, adibideetan ere egin daitezke bilaketak (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez), eta ez soilik sarreretan.

Hiztegiko euskarazko sarreretan, gainera, ahotsaren bidez egin ditzakegu bilaketak, webguneari ahotsa ezagutzeko teknologia txertatu baitiogu; zehazki, EHUko Aholab laborategiaren AhoSR teknologia.
Kontsultak ahots bidez egiteko, bilaketa-kutxako mikrofono berdearen gainean klik egin, eta bilatu nahi dugun hitza ahoskatu besterik ez dugu egin behar. Argibideak, hemen.

Bestalde, bilatu dugun hitzen bat hiztegietan ez badago, sistemak zenbait aukera proposatzen ditu, orain arte bezala, baina bistaratzeko modua berria da, emaitza ulergarriago eta erabilerrazago gerta dadin erabiltzailearentzat.
Azkenik, denon eskura jarri ditugu orain arte webgunean erregistratutako erabiltzaileek baino ez zituzten zenbait aukera. Hala, zenbait sarreratan dauden ohar aurreratuak edonork ikusteko moduan daude.

Eta sarrera baten ordainen adibideak Elhuyarren Web-corpusen Atariko corpus elebidunean zuzenean ikusteko esteka ere erabiltzaile guztiek ikusiko dute orain.