Skip to main content
Noticia Elhuyar

Elhuyar Kilometroak Jaian izango da

2015 | Urriak 02
  • Elhuyarrek bi txoko jarriko ditu: esperimentuen txokoa eta produktuen txokoa. 

 

  • Usurbilgo zenbait eragilek eta wikizalek, Elhuyarrekin lankidetzan, Usurbilpedia proiektua jarri dute abian

 

Urriaren 4an ospatuko da Kilometroak, Gipuzkoako Ikastolen Jaia, Usurbilgo Udarregi ikastolak antolatuta....

  • Elhuyarrek bi txoko jarriko ditu: esperimentuen txokoa eta produktuen txokoa. 

 

  • Usurbilgo zenbait eragilek eta wikizalek, Elhuyarrekin lankidetzan, Usurbilpedia proiektua jarri dute abian

 

Urriaren 4an ospatuko da Kilometroak, Gipuzkoako Ikastolen Jaia, Usurbilgo Udarregi ikastolak antolatuta. Usurbilen izango da, eta Elhuyar ere han izango da. Bi txoko jarriko ditu Elhuyarrek: esperimentuen txokoa eta produktuen txokoa. Horrez gain, Kilometroak jaia aurten Usurbilen izango dela aitzakiatzat hartuta, Usurbilgo zenbait eragile eta wikizalek, Elhuyarrekin lankidetzan, Usurbilpedia proiektua jarri dute abian.

1. Elhuyarren produktuen txokoa (herri-eragile eta artisauen gunean)

“Euskaraz eta zientziaz blai” lelopean, Elhuyarrek argitaratzen dituen zientzia- eta hizkuntza-produktuak stand baten egongo dira eskuragarri goiz osoan. Bertan, haur eta gazteentzako zientzia-esperimentuen liburuak edo abentura-liburuak erosi ahal izango dira; gainera, helduentzako zientzia-dibulgazioko Elhuyar aldizkaria eskuratzeko eta harpidetzeko aukera ere egongo da. Bestalde, Elhuyar hiztegien gama gertutik ezagutu ahal izango da.

 

2. Esperimentuen txokoa (1.go gunean)

Esperimentuen Txokoa jarriko dugu, 6-10 urteko haurren gozamenerako. Ikastolan izango da, lehenengo gunean, 10:00etatik 14:00etara. Esperimentuen Txokoan, material arruntekin (makilak, plastikozko botilak, ura, latak, puxikak...) jolasteko eta esperimentu ikusgarriak egiteko aukera izango dute haurrek. Elhuyarreko lagunak han izango dira, haien jakin-mina asetzeko.

 

 

3. Usurbilpediaren aurkezpena

Gipuzkoako ikastolen jaia aurten Usurbilen izango dela aitzakiatzat hartuta, Usurbilgo zenbait eragilek eta wikizalek, Elhuyarrekin lankidetzan, Usurbilpedia proiektua jarri dute abian. Pixkanaka, Usurbili eta usurbildarrei buruz Wikipedian dagoen informazioa osatzea eta eguneratzea da helburua, Usurbilen eta usurbildarren ondarea eskuragarri jartzea, euskaratik, auzolanean eta herritarren ahalduntze digitala bultzatuz.

Izatez, ibilbide luzeko egitasmo bat da. Hasteko, urriaren 4an herrian ospatuko den Kilometroak jaiari buruzko informazioa zabaldu nahi da euskaraz eta Usurbilen hitz egiten diren ahalik eta hizkuntza gehienetan. Euskaraz egin da sarrera nagusia lehendabizi, eta ahalik eta hizkuntza gehienetara moldatzen ari dira, herritarren parte-hartzearekin. Jatorri desberdineko herritarrek 2015eko Kilometroak jaiaren informazioa beste hainbat hizkuntzatara zabalduko dute lau haizetara.

 

Zein izango dira hurrengo urratsak?

Ideia ugari daude, eta zehaztuz joan ahala emango ditugu xehetasunak. Usurbilgo elkarteekin egon nahi dugu, proiektuan esku har dezaten, eta wikimaratoi bat antolatzeko asmoa dugu, auzolanean Wikipediako informazioa osatzeko. Garrantzitsua da herritarrak animatzea eta parte hartzeko beldurra galtzea. Horretarako, trebakuntza-saioak emango ditugu.

Informazio gehiago:

Izaro Aizpurua Arkauz · Elhuyar
@email
tel.: 943363040

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)