Elhuyar LREC 2016 biltzarrean

Astelehenean hasita, Language Resources and Evaluation Conference (LREC 1016) biltzarraren 10. edizioa egiten ari dira Portorožen (Eslovenia), eta Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitatean I+Gan aritzen diren hiru lankidek esku hartuko dute gaurtik ostiralera bitartean: Iñaki San Vicente, Xabier Saralegi eta Maddalen Lopez de Lacalle.
LREC biltzarra (L...

LREC biltzarra (Language Resources and Evaluation Congress) hizkuntza-teknologien ikerketa- eta ebaluazio-mailako biltzarra da, eta ElkarOla ikerketa-proiektu estrategikoaren barruan egindako lan hauek aurkeztuko ditu Elhuyarrek han:
- San Vicente I., Saralegi X. “Polarity lexicon building: to what extent is the manual effort worth?”
- Alegria I., Aranberri N., España-Bonet C, Gamallo P., Gonçalo Oliveira H., Martínez Garcia E., San Vicente I., Toral A., Zubiaga A. “TweetMT: A parallel microblog corpus”.
- Agirre E., Alegria I., Saralegi X. “Evaluating translation quality and CLIR performance of Query Sessions”.
- Aldabe I., Laparra E., López de Lacalle M., Rigau G. “A Multilingual Predicate Matrix”.
Bestalde, Elhuyarreko Hiztegigintza saileko lankide Antton Gurrutxagak esku hartu du han aurkeztuko duten artikulu honen erredakzioan:
- Gurrutxaga A., Hicks D., Quochi V., Russo I., Sarhimaa A., Soria C., Tuomisto M. “Fostering digital representation of EU regional and minority languages: the Digital Language Diversity Project”.
Elhuyarren I+Gko taldearen blogean aurkituko duzue ikerketa-lan horiei buruzko informazio zehatzagoa.