Elhuyarren lehen dokumentalak, Sagardoa Bidegile, arrakastaz hasi du bere ibilbidea
Zinemaldian izan du estreinaldia Sagardoa Bidegile lanak, Elhuyarrek eta Pixel Ikus-Entzunezko Ekoizpenak elkarlanean egindako lehenengo dokumentalak. Eta, ikusleen erantzuna, espero zitekeen onena izan da: bi orduan salgai jarritako sarrera guztiak agortu ziren. Ondotik, kritika etorri da, eta hura ere oso ona izan da.

Sagardoaren inguruko bidaia kultural, gastronomiko, historiko eta zientifik...
Zinemaldian izan du estreinaldia Sagardoa Bidegile lanak, Elhuyarrek eta Pixel Ikus-Entzunezko Ekoizpenak elkarlanean egindako lehenengo dokumentalak. Eta, ikusleen erantzuna, espero zitekeen onena izan da: bi orduan salgai jarritako sarrera guztiak agortu ziren. Ondotik, kritika etorri da, eta hura ere oso ona izan da.

Sagardoaren inguruko bidaia kultural, gastronomiko, historiko eta zientifikoa da Sagardoa Bidegile dokumentala, sagardotegietara joateko tradiziotik, euskal sustraietarainokoa. Izan ere, sagardoak garrantzia handia izan du euskal gizartean. Adibidez, baserriaren egitura, gaur egun ezagutzen duguna, sagardotik dator. Nabarmentzeko moduko errealitate bat da, bestalde, emakume ugari dagoela sagardogintzari lotuta, hasi sagardotegietako arduradunetatik, eta sagardotegietako bezeroetaraino.
Hemendik aurrera, nazioarteko beste zinemaldietan parte hartzea da helburua. Zentzu honetan jaso dugu dagoeneko gonbidapenen bat, baina oraindik ezin dugu zehaztapenik eman. Horrez gain, ETB1 eta ETB2 kateetan emitituko dute ikus-entzunezkoa 2016an, eta urtarriletik aurrera, sagardo denboraldiarekin batera, Euskal Herriko zinemetan ikusteko aukera izango da.