Skip to main content
Noticia Elhuyar

Euskararen marka lantzeko proiektua garatuko du Elhuyarrek

2019 | Irailak 10

Euskaren marka aztertzeko proiektuan parte hartuko dute eragileak

Euskara markaren ikuspegitik aztertzeko proiektu aitzindaria abian jarri du Elhuyarrek euskalgintzako hainbat erakunderekin elkarlanean: UPV/EHU, Kontseilua,  Elkar Fundazioa, Emun, Berria Taldea, Ikastolen Elkartea, Euskaltzaleen Topagunea eta AEK. Markaren kontzeptua hizkuntzen eremuan aplikatuko da aurrenekoz proiekt...

Euskaren marka aztertzeko proiektuan parte hartuko dute eragileak

Euskara markaren ikuspegitik aztertzeko proiektu aitzindaria abian jarri du Elhuyarrek euskalgintzako hainbat erakunderekin elkarlanean: UPV/EHU, Kontseilua,  Elkar Fundazioa, Emun, Berria Taldea, Ikastolen Elkartea, Euskaltzaleen Topagunea eta AEK. Markaren kontzeptua hizkuntzen eremuan aplikatuko da aurrenekoz proiektuarekin, eta euskararen erabilera sustatzeko baliagarria izango da, ikertzaileen hitzetan.

Izan ere, marka bat eraiki eta elikatzeko prozesuak gero eta ohikoagoak dira; pertsonei, lurraldeei nahiz baita kultur jakin bati lotuta ere. Halere, nazioartean ez dago “hizkuntza markagintza” jorratu duen aurrekaririk. Horretarako, markagintzaren aldaera berri honen kontzeptualizazioa mamitzeko eta proiektua aurrera eramateko, NIK ikerketa taldea osatu dute unibertsitateko aditu talde batek: Estitxu Garai, Irene Garcia, Patxi Azpillaga, Irati Agirreazkuenaga, Angeriñe Elorriaga, Koldo Atxaga, Sergio Monge, Ainara Miguel eta Naroa Jauregizuria irakasleek.

Behin markagintzaren jakintza teoriko eta praktikoak hizkuntzaren eremura ekarrita, edozein hizkuntzatan baliagarria izan daitekeen eredua sortzea da asmoa. Teknika kualitatibo eta kuantitatiboak baliatuko dira, eta ikerketa hurrengo hilabeteetan egingo den makroinkesta batekin amaituko da. Ondoren, emaitzak lantzearekin batera, euskararen kasurako rebranding edo marka estrategia proposamena egingo dute.

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)