Liburu gehiago EHUskaratuak corpusean
Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Zerbitzuak unibertsitate mailako hainbat ikaslibururen itzulpenak argitaratu ditu 2002tik, eta material eleaniztun hori corpus batean bildu eta sarean guztion eskura jartzen ari da 2012tik.
Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko lankideek diseinatu zuten EHUskaratuak web-orria, eta haiek arduratzen dira corpusa elikatzeaz.
9 liburu sartu dituzte oraintsu. 2014an argitaratutako 4 liburu eta 2008an argitaratutako 5. Bederatzi liburu horietatik zortzi Elhuyarrek itzuliak dira gainera.
Une honetan online dagoen EHUskaratuak ...

Une honetan online dagoen EHUskaratuak corpusean, 2008tik 2014ra bitartean argitaratutako liburuak daude, 5 alor eta 18 azpialorretan banatuta. Guztira, 63 liburu dira.