Skip to main content
Noticia Elhuyar

Prentsa-deia: Trengintza Hiztegiaren aurkezpena

2016 | Uztailak 20

Gaia: Trengintza Hiztegiaren aurkezpena

Eguna: uztailaren 21a, osteguna

Ordua: 11:00

Lekua: Bizkaia Plaza eraikina (Urkixo zumarkalea 36, Bilbo)

Gaia: Trengintza Hiztegiaren aurkezpena

Eguna: uztailaren 21a, osteguna

Ordua: 11:00

Lekua: Bizkaia Plaza eraikina (Urkixo zumarkalea 36, Bilbo)

Parte-hartzaileak:

Antonio Aiz Salazar, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Garraioko sailburuordea

Gorka Acebal Trueba, CAFeko Giza Baliabideetako burua

Leire Cancio Orueta, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia.

Garbiñe Alkiza López de Samaniego, hiztegiaren zuzendari teknikoa (Elhuyar Fundazioa)

Bizkaiko Garraio Partzuergoak, CAFek, Euskotrenek, Euskal Trenbide Sareak eta Metro Bilbaok, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko terminologia-adituen aholkularitzapean, Trengintza Hiztegi espezializatua osatu dute, lau hizkuntzatan: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Hiztegiak trenaren arloko 4.830 kontzeptu biltzen ditu, 15 alorretan sailkatuta, eta Interneten kontsultatu daiteke, http://trenhiztegia.eus/ helbidean.

Trengintzaren sektorean, etengabe sortzen dira termino berriak, hizkuntza batean baino gehiagotan. Termino horiek guztiak jaso eta gizartearen esku jartzea izan da proiektu honen helburua. Trengintzako sektorerako erabilgarri izateaz gain, hiztegi hau gizarte osoaren esku jarriko denez, beste sektore batzuetan ere baliatu ahal izango dute (itzulpengintza, kazetaritza, hezkuntza…). Hiztegi hau euskararen normalizazioan ere lagungarri izatea da helburu, eta horretarako, euskara beste hizkuntzen pare jarri nahi izan da.

 

Etortzekoa bazara, jarri gurekin harremanetan:

Saroi Jauregi Aiestaran

tel.: 943 363040

s.jauregi@elhuyar.com

 

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)