Prentsa-deia: Xuxen 5, euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikal berria zure ordenagailuan
Prentsa-deia
Gaia: Xuxen 5, euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikal berria zure ordenagailuan
Eguna: azaroaren 10ean, asteartea
Ordua: 11:00etan
Lekua: Elhuyarren egoitza nagusia. Helbidea: Zelai Haundi 3, Osinalde industrialdea, 20170 Usurbil (Gipuzkoa).
Parte-hartzaileak:
- Leire Cancio Orueta, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia.
- Xabier Artola Zubillaga, Euskal Herriko Unibertsitateko Ixa Taldeko ordezkaria
- Itziar Cortés Etxabe, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko kidea
Bi hamarkada joan dira dagoeneko Xuxen euskarazko lehen zuzentzaile ortografikoa sortu zenetik. Hizkuntzalari eta informatika-ingeniariek elkarlanean sortutako sistema hark iraultza ekarri zuen ordenagailu bidez testuak euskaraz idazten ditugunontzat.
Hasierako Xuxen sortu zenetik, haren hainbat bertsio sareratu dira, eta, ortografia-akatsak detektatzeaz gain, proposamen gramatikalak egiten ere ikasi du Xuxenek.
Beste jauzi bat eman dugu orain. Ixa Taldeak eta Elhuyarrek Xuxen 5 jarri dugu sarean, doan deskargatzeko.
Hizkuntzarekin lotutako berrikuntzak:
- Zuzentzaile ortografikoaren datu-basea berritu dugu, Hiztegi Batuko eta Elhuyar hiztegietako azken aldaketak kontuan hartuta.
- Hiztegi Batuaren hobespenen araberako proposamenak egiten ditu.

- Erregela gramatikalak berritu ditugu, proposamen gramatikal eguneratuak egin ditzan.

Berrikuntza teknikoak:
Microsoft Office berrienetan (Office 2013 arte) erabiltzeko prest dago Xuxen 5. Beraz, gure ordenagailura deskargatzen badugu, aipatutako hizkuntza-zuzenketa eta -proposamen guztiak baliatu ditzakegu Word-en testu bat idazten ari garenean, adibidez.
Horrez gain, sistema hauetan guztietan txertatzeko pluginak berritu ditugu, zuzenketa ortografiko eguneratuak egin ditzaten:
- Openoffice/Libreoffice
- Web-nabigatzaileak (Firefox, Chrome eta Internet Explorer)
- InDesign CS6 MAC
Eta, jakina, xuxen.eus-en ere berritu ditugu datuak, zuzendu nahi dugun testu bat sartzen dugunean zuzenketa eta proposamen eguneratuak egin ditzan.
Etortzekoa bazara, jarri gurekin harremanetan:
Izaro Aizpurua Arkauz
Elhuyar
tel.: 943 36 30 40
@email
