Skip to main content
Noticia Elhuyar

Elhuyarrek bat egin du martxoaren 8ko deialdiarekin

2018 | Martxoak 07

Emakumeen Nazioarteko Egunerako deialdiarekin bat egitea erabaki dugu Elhuyarreko langile gehienek. Askotariko formulak baliatuko ditugu horretarako. Batzuek egun osoko greba egingo dute; beste batzuek, ordu batzuetako plantoa.

Elhuyarrek erabaki du lanuzte horiengatik ordaindu gabe utziko duen dirua barruko berdintasun-proiektu batera bideratzea.

Era berean, egun osoz lan egingo duten langile batzuek ere proiektu horretarako emango dute lanegun horri dagokion ordainsaria.

Langileek aho batez erabaki dugu diruz lagundu nahi dugun proiektua zein den: Elhuyarren hizteg...

Emakumeen Nazioarteko Egunerako deialdiarekin bat egitea erabaki dugu Elhuyarreko langile gehienek. Askotariko formulak baliatuko ditugu horretarako. Batzuek egun osoko greba egingo dute; beste batzuek, ordu batzuetako plantoa.

Elhuyarrek erabaki du lanuzte horiengatik ordaindu gabe utziko duen dirua barruko berdintasun-proiektu batera bideratzea.

Era berean, egun osoz lan egingo duten langile batzuek ere proiektu horretarako emango dute lanegun horri dagokion ordainsaria.

Langileek aho batez erabaki dugu diruz lagundu nahi dugun proiektua zein den: Elhuyarren hiztegiak berdintasun-ikuspegitik eguneratzea.

Elhuyarrek urteak daramatza bere onlineko hiztegietan genero-ikuspegia eta inklusibitatea berariaz lantzen. Baliabide asko bideratu ditu horretara, baina etengabeko lana da, eta ekimen honen bitartez bultzada emango zaio lan horri.

Adibide gisa, hona hemen lanketa horren ondorioz hiztegiak.elhuyar.eus-en egin diren zenbait aldaketa:

  • Zenbait rol edo topiko saihestu dira adibideetan, hala nola  «molienda» sarreran:
    • Lehen: en la molienda del maíz al molinero le ayuda su mujer: artoa ehotzen errotariari emazteak laguntzen dio.
    • Orain: el molinero traía la molienda todas las semanas: eiherazainak astero ekartzen zuen eiheraldia.
  • Lanbideetan berariazko lanketa bat egin da bi generoak kontuan hartzeko; adibidez, gaztelaniazko «jinete» sarrerak s.m. (sustantivo masculino) kategoria soilik zuen lehen; gaur egungo edizioan, ordea, s. (sustantivo) kategoria du.
  • Kirol-arloko eta lanbideetako sarreretan, gero eta presentzia handiagoa du emakumeak; adibidez, «piloto» sarreran:
    • la piloto esperó las órdenes de la capitana: pilotua kapitainaren aginduen zain egon zen.


Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)