Elhuyarren teknologia PuntuEUS Behatokiak egindako ikerketan
PuntuEUS Fundazioak bere Behatokiaren emaitzak aurkeztu zituen abenduaren 2an Bilboko Kafe Antzokian. Behatokiaren egitekoa euskarak Interneten duen presentzia eta osasuna aztertzea da, modu kuantitatiboan zein kualitatiboan.
Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateak garatutako teknologia da Behatokiaren oinarri nagusietako bat, ahalbidetzen baitu Euskal Herriko webgune guztien azterketa modu automatikoan egitea. Azterketa horretan, webguneetako edukiak hizkuntzaren araber...
PuntuEUS Fundazioak bere Behatokiaren emaitzak aurkeztu zituen abenduaren 2an Bilboko Kafe Antzokian. Behatokiaren egitekoa euskarak Interneten duen presentzia eta osasuna aztertzea da, modu kuantitatiboan zein kualitatiboan.
Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateak garatutako teknologia da Behatokiaren oinarri nagusietako bat, ahalbidetzen baitu Euskal Herriko webgune guztien azterketa modu automatikoan egitea. Azterketa horretan, webguneetako edukiak hizkuntzaren arabera sailkatzen dira. Ezinbesteko pausoa da hori euskararen presentzia aztertzeko eta gainerako hizkuntzen aldean euskarak zer egoera duen neurtu ahal izateko. Crawlinerako eta hizkuntza-detekziorako teknika aurreratuak barneratzen ditu Elhuyarrek garatutako teknologiak.