"Gaztelania xede" ikastaroa Bilbon
Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko lankide Idoia Santamaria irakasle dutela, euskaratik gaztelaniarako itzulpenak ongi egiteko jarraibide batzuk aztertzen ari dira Bizkaiko Foru Aldundiko itzultzaileak atzo eta gaur.

Irakasleak bi testu bidali zizkien ikasleei ikastaroaren aurretik, itzul zitzaten. Eta orain, ikasleek egindako itzulpenak abiapuntu harturik, zuzendu beharrekoak aztertzen ari dira mintegian, elkarrekin, irakaslea...
Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko lankide Idoia Santamaria irakasle dutela, euskaratik gaztelaniarako itzulpenak ongi egiteko jarraibide batzuk aztertzen ari dira Bizkaiko Foru Aldundiko itzultzaileak atzo eta gaur.

Irakasleak bi testu bidali zizkien ikasleei ikastaroaren aurretik, itzul zitzaten. Eta orain, ikasleek egindako itzulpenak abiapuntu harturik, zuzendu beharrekoak aztertzen ari dira mintegian, elkarrekin, irakaslea gidari dutela: ordena-kontuak, kolokazioak, fraseologia, paragrafoen antolaketa, lokailuen erabilera egokia, ortotipografia-konuak, adjektiboen posizioa, esaldien antolaketa...
Horrez gain, zuzenketa-saio bat ere egingo dute gaur, irakasleak ikastaroan bertan banatuko dituen testu batzuk erabilita.
Azkenik, oinarrizko informazio bibliografikoa emango die Idoiak BFAko itzultzaileei, ikus dezaten ikastaroan azaldutakoa zer lanetan dagoen oinarritua.