Liburu gehiago EHUskaratuak corpusean
Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Zerbitzuak unibertsitate mailako hainbat ikaslibururen itzulpenak argitaratu ditu 2002tik, eta material eleaniztun hori corpus batean bildu eta sarean guztion eskura jartzen ari da 2012tik, EHUskaratuak web-orrian hain zuzen.
Kontsultak liburuen jatorrizko hizkuntzan nahiz euskaraz egin daitezke, eta, hitz edo lema bat bilatuta, haren testuingurua erakutsiko digu sistemak, jatorrizko hizkuntzan eta helburukoan.
Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko lankideek diseinatu zuten <...
Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Zerbitzuak unibertsitate mailako hainbat ikaslibururen itzulpenak argitaratu ditu 2002tik, eta material eleaniztun hori corpus batean bildu eta sarean guztion eskura jartzen ari da 2012tik, EHUskaratuak web-orrian hain zuzen.
Kontsultak liburuen jatorrizko hizkuntzan nahiz euskaraz egin daitezke, eta, hitz edo lema bat bilatuta, haren testuingurua erakutsiko digu sistemak, jatorrizko hizkuntzan eta helburukoan.
Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko lankideek diseinatu zuten EHUskaratuak web-orria, eta haiek arduratzen dira corpusa elikatzeaz.
11 liburu sartu dituzte oraintsu. 2008an argitaratutako hiru liburu, 2014an argitaratutako bat; eta 2015ean argitaratutako beste zazpi. Hamaika liburu horietatik zazpi Elhuyarrek itzuliak dira gainera. Hauek, hain zuzen:
Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak. 2008
Miaketa-gida (Propedeutika klinikoa). 2008
Sistema eragileak. Barnekoak eta diseinuko printzipioak. 2008
Arteari buruzko oinarrizko kontzeptuak. 2015
Instalazio elektrikoak. 2015
Itsasontziaren eskuliburua. 2015
Metabolismoaren erregulazioa. 2015
Une honetan online dagoen EHUskaratuak corpusean, 2008tik 2015era bitartean argitaratutako liburuak daude, 5 alor eta 18 azpialorretan banatuta. Guztira, 72 liburu dira.
