Matematikako, Fisikako eta Astronomiako Oinarrizko Lexikoak aurkeztu ditu Euskaltzaindiak

Matematikako, Fisikako eta Astronomiako Oinarrizko Lexikoak osatu, eta sarean jarri berri ditu Euskaltzaindiak. PDF banatan zintzilikatu ditu (www.euskaltzaindia.eus) arlo horietako hiztegiak, gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko ordainak alboan dituztela. Guztira, matematikako 723 hitz, fisikako 838 eta astronomiako 302 hitz bildu dira oinarrizko lexiko horretan.

Matematikako, Fisikako eta Astronomiako Oinarrizko Lexikoak osatu, eta sarean jarri berri ditu Euskaltzaindiak. PDF banatan zintzilikatu ditu (www.euskaltzaindia.eus) arlo horietako hiztegiak, gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko ordainak alboan dituztela. Guztira, matematikako 723 hitz, fisikako 838 eta astronomiako 302 hitz bildu dira oinarrizko lexiko horretan.
Zientzia eta Teknika Hiztegia Biltzeko (ZTHB) egitasmoa 2007tik egiten ari den lanaren emaitza da hau. Hain zuzen, Hiztegi Batua zientzia era teknologiaren arloetako kontzeptuez eta haiek adierazteko hitzez aberastea da egitasmo horren helburua. Orain, hiru hiztegi hauek egitea erabaki du Euskaltzaindiak, Hiztegi Batuaren uneko bertsioan ez dauden arren hezkuntzan irakasten diren kontzeptuak eta zientzia eta teknlogiaren digulgazioan erabiltzen diren hitzak bilduz.
Elhuyarrek parte-hartze zuzena izan du hiru hiztegien lanketan.
Batetik, Elhuyarrek kudeatzen du oinarrizko lexikoak osatzeko prozesu osoa: testu-bildumak osatzea, testuotatik hautagaiak automatikoki lortzea, adituen kontzeptu-hautaketa bideratzea, adituen taldea eta ZTHB lantaldea koordinatzea, eta Euskaltzaindiari aurkezten zaizkion oinarrizko lexikoen proposamenak lantzea. Prozesuaren azpiegitura informatikoa ere Elhuyarrek antolatzen du. Lan horiek egiteko, Euskaltzaindiak oinarrizko lexiko bakoitzerako hitzarmen bat sinatu du Elhuyarrekin.
Bestetik, Antton Gurrutxaga Elhuyarreko hiztegigintza-zerbitzuetako lankidea ZTHB egitasmoko kide da hasieratik bertatik.
Azkenik, Elhuyarrek hainbat baliabide jarri ditu Euskaltzaindiaren eskura, egitasmoak aurrera egin zezan, bai hizkuntza-baliabideak (Zientzia eta Teknologiaren Corpusa, Elhuyar Web-corpusa eta Elhuyar Hiztegia), bai baliabide teknologikoak (arloko web-corpusa Internetetik automatikoki sortzeko Elhuyarreko I+G sailak garatutako CO3 —Comparable Corpus Compiler— tresna erabili da, eta arloko testu-baliabideetatik hiztegiratzeko hautagaiak automatikoki erauzteko, Elhuyar eta Ixa taldearen Erauzterm tresna erabili da).